AUTOEBALUAZIOA


1. Kalkulatu, ehunekotan (%), ahalik eta zehatzen, zenbat denbora
egoten zara harremanetan zeure inguruko hizkuntzekin. Urtean.
Egin kontu urteak 180 eskola egun dituela. Zehaztu ematen
dituzun datuak nola kalkulatu dituzun.


1.


2. Irratia edo TB ze hizkuntzatan entzuten duzu? (Kopurua ehunekotan) .


2.


3. Eskolan irakasleei eta ikaskideei entzuten diegu. Ehunekotan, zenbat
hizkuntza bakoitzari?








4. Entzuteko beste aukera bat bideoak, DVDak, audioak, internet... Hori
guztia kontuan hartuta... Ehuneko zehatza aterako duzu?


4.


5. Badakigu euskaraz hitz egiteko oso aukera gutxi dauzkagula. Urtean zehar
zenbait hizkuntzatan mintzatzen bazara, hitz egiten ematen duzun
denboraren kopuru orokorretik ze kopuru, ehunekotan, gutxi gorabehera,
euskaraz mintzatzen? Norekin mintzatzen zara euskaraz eta zein kopurutan
(%)? Norekin egin zenezake baina zaila edo oso zaila egiten zaizu?








6. mintz. Inoiz egin duzu, adiskide edo pertsona heldu elebidun batekin,
hizkuntza batetik bestera aldatzeko ahalegina? Aurrez aurre? Telefonoz?
Zergatik? Lortu behar izan duzue inoiz hizkuntza batean aritzeko adostasuna
edo natural ateratzen zaizuenarekin egiten duzue beti aurrera?








7. Irakurtzen duzu? Ze hizkuntzetan irakurtzen duzu? Ikastetxeko testu
liburuak zure kontura inoiz irakurtzen dituzu? Liburuak zure kontu
irakurtzen dituzu? Aldizkariak? Egunkariak? Interneten irakurtzen duzu?
RSS sistemarik erabiltzen duzu? Norbaitek idazten dizu e-postarik-edo
euskaraz. (kopuruak % ehunekotan). Txateatu duzu inoiz gaztelania ez den
beste hizkuntzaren batean?








8. Norbaiti idazten diozu e-posta edo gutunen bat euskaraz? (ehunekotan %).
Urtean 100 folio idatziko bazenitu, gutxi gorabehera, ze hizkuntzatan
idatziko zenituzke (%)?



euskaltube.com audioak | Izenburua: Ahatetxo itsusia 2010 ots.MP3 | Erabiltzailea: DaBid_H