​​

NIRE PROFILA


Nor zara zu? Non bizi zara? Non jaio zinen? Noiz?
Iratxe naiz. Mungia bizi naiz eta Barakaldoko ospitalean jaio nintzen 1996.urtean, martxoaren 8an.

Gustukoen dituen gauzak?
Nire lagunekin egon eta kirolak.

Aukeratu zure gustukoa den argazkiak edo audioa eta azaldu zergatik aukeratu duzu, zure gustuak edo hobbies azaltzeko.

Gustuko liburu bat?
Vendidas liburua gustatzen zait, errealitatea gertatzen den kontakizun bat delako.

Gustuko talde bat? (Futbola, musika, arraun taldea...)
Athletic Club futbol aldekoa naiz.

Gustuko pelikula bat?
Shutter island pelikula orain dela gutxi ikusi dut eta gustatu zitzaidan.

Miresten duzun pertsonaia historikoa.
Ez dauka.

Gehien gustatzen zaizun jakia?
Ez dauka jaki gustukoenik, denetarik gustatzen zait.

Igartubeiti baserria. Bisita.

7. Zer da dolarea? Deskribatu. Zertarako balio du?


Dolarea kubeta handi bat da,sagarrak sartu eta xehatzeko prestatua. Egitura-portikoetako azken hutsarteko atzealde osoan hartzen zuen sakonera eta erdiko hormarte biak zabaleran,50m karratu gutxi gora-behera.Noizbait jarduketa bat egin zen bertan eta, ondorioz, dolarearen eskuineko erdia bakarrik gordetzen da. Dolarea jardunean jartzeko mekanismoa gaur egun existitzen ez den 11-12 bat metroko habe handi batek eta dolaretik urrutien zegoen habearen muturrean jarritako torloju eskerga batek osatzen zuten. Harrizko pisua torloju horretatik zintzilik zegoen. Dolarearen habea erdiko egitura-portikoaren zentzuan zegoen jarrita eta elementu bertikaletatik pasatzen zen. Elementu bertikal horiek bikoitzak ziren (bernak) eta oraindik ere bertan daude, dolare erdiarekin eta gailur bikoitzarekin, gaur arte iritsi diren elementu bakarrak izanik. Hori gehiegi ez bada ere, ez da gutxi, oso kasu bakanetan baitago berna pare bat baino gehiago.

external image baztangohaizegoarenargazkiak-20090815212512.jpg





7. Zeri deitzen zaio gerrilla?

Gerrilla etsaia ahultzea helburu duten ekintza barreiatuetan oinarrituriko gerra mota da.
Gerrilla historikoki herritar xumeez osatua egon da eta bere ekintzarik ohizkoenak komunikazio lineak saboteatzea eta bakarkakoei edo talde txikiei erasotzea da. Gerrilla erresistentzia talde eta iraultzaileekin lotu ohi da.






AZERIA



Azeria txakurraren familiako haragijale txikia da.Otsoa eta txakurra bezala,usaimena ere oso garatua dauka,soinu oso arinak entzun ditzake,urrutitik badatoz ere.Lasterkari onak dira eta azeri mota ezberdinak daude,orokorrean lau:
  • Azeri gorria:larru gorrixka du eta ia mundu osoan bizi da.

external image 180px-Vulpes_vulpes_laying_in_snow.jpg
  • Fenek azeria:mota guztietatik txikiena da,belarri handiak ditu eta basamortuan bizi da.
  • Azeri artikoa:belarri txikiak ditu,larrua zuria du eta Ipar poloan bizi da.

external image 180px-Polarfuchscele4.jpg
  • Azeri grisa:gris koloreko larrua du eta Amerikan bizi da.

Azeriak gauez bakarrik ehizatzen du.Bere usaimen eta entzumen finari esker,edozein harrapakin ehizatzen du.
Harrapakina oso handia bada,bere gordelekura eramaten du.

Azeriak ezkutuan egiten du bere gordelekua eta haitzen arteko zulo batean edo enbor zahar batean egin dezake.Animalia bakartia izan arren,bikotean bizi daiteke edo ar bat eta hiru emeko taldeetan.Bere lurrak markatzen ditu.




PISA DORREA

Pisako Dorrea Pisako katedraleko kanpandorrea da, erromaniko estilokoa. Posizio bertikalean egoteko izan zen eraikia baina eraikitzen hasi bezain pronto hasi zen okertzen,1173 . urtean.
Dorreak 55 metroko altuera du, eta 14.700 tonako pisua daukala estimatzen da. Gaur egun, gutxi gora-behera %10eko inklinazioa du. Italiako gobernuak, laguntza eskatu zuen 1964. urtean dorrea erori ez zedin. 1990. urtean, dorrea itxi egin zen begiraleentzat, segurtasun neurri moduan.
Azken urteetan, berreraiketa lanak eraman dira kabura inklinazioa gutxitzeko eta 2001 urteaz geroztik berriro ikusleentzat ireki zen, 10 urte lanean igaro ondoren.

Leaning Tower of Pisa.jpg
Leaning Tower of Pisa.jpg




IEPA! PROIEKTUA



GERNIKAKO BONBARDAKETA




Gernikako bonbardaketa izan zen 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiri bizkaitarrak pairatutako hegazkin-erasoa. Erasoak jende zibilaren sarraskia eta hiriaren suntsipena eragin zuen. Luftwaffe naziaren"Kondor legioa" eta italiar faxistaren Abiazioen Legionarioko hegazkinak ziren erasotzaileak. ("Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak 120 eta 300 artean izan omen ziren; azken ikerketa sakonagoen arabera 126. Mendebaldeko herrialdeen begietara, Gernikakoa Luftwaffek egin zezakeen ‘bonbardaketa-terrorearen adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen. Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.
Bundesarchiv Bild 183-H25224, Guernica, Ruinen.jpg
Bundesarchiv Bild 183-H25224, Guernica, Ruinen.jpg



ALEGIAK:
http://www.slideshare.net/search/slideshow?searchfrom=header&q=alegiak


ZURETZAKO BIDEO BARREGARRIA:


youtube

Andrea

NESKA ONTZIRATUA


(Mendebaldeko bertsio bat)

ISABELATXO


Lobedartxu bet ipini neuntsen
bular biaren erdian
linde damia loak daroa
besteun legoa bidian.

Alan ta bere subertia zan
untziek alkar jotia,
ordu atantxe itxartu zala
linde damatxu gaztia.

Eroan naizue, eroan naizue
aiten d'amaren errire.
Aiten d'amaren errire joaten
bosteun legoak bear dire.

Untziko maisu gaztea
badezu kainabetea?
Ezteukat kainabetarik baina
emongo deutsut saflea.


Emon zioten saflea eta Eman zioten harea eta | eman zioten sablea eta eman zioten harea eta
sartu zuen bihotzean sartu zuen bihotzean
ordu atantxe ilotzitu zen.
orduan hantxe hiloztu zen | ordu hartan(txe) hiloztu
linde damatxu gaztea. damatxo garbi gaztea.

Ene mutilak, lagunek onak.
Zer eingo'tsegu oneri? | Zer egingo diogu honi?
Intzentzoagaz intzentzatu te
erainotzagaz lurrundu.
Linde damia zazpi astian
geurekin erabil daigun.

Ene mutilek, lagunek onak
zeringo'tsegu oneri?
Emon deiogun zazpine mosu
ta bota deiogun ureri.
Emon zioten zazpine mosu
eta bota zioten ureri.

IRITZI ARTIKULUA



ZEZENKETAK

Nire ustez zezenketak txarto daude, izaki bizidunak torturatu eta ondoren, hil egiten dituztelako.
Normala da izaki bizidun bat hiltzea pertsonak elikatzeko, baina, nire ustez ez da beharrezkoa hori egin baino lehen izakia torturatzea, izaki bizidun bat delako, gu bezala.
Nire ustez zezenak guk daukagun eskubide berak dauzkate eta guri egitea gustatzen ez zaiguna ez dugu egin behar beste izakiei.

Iratxe nola eskegi duzu bideo barregarri hori??lagunduko zenidake?<<noelia>>





Munduko zazpi ikuskizun miresgarri berriak


_ Kristo Berreroslea Rio de Janeiro hirian dagoen Jesukristoren estatua erraldoia da. 709 metrora dago, Corcovado muinoaren tontorrean. 635 tona pisatzen ditu eta 38 metro garai da, baina horietatik 8m, idulkiari dagozkio.1931ko urriak 12an inauguratu zuten, bost urte lanean eman ondoren.
Archivo:Brasil.RioDeJaneiro.Corcovado.jpg
Archivo:Brasil.RioDeJaneiro.Corcovado.jpg

_ Chichén Itzá Yucatango penintsulako gune arkeologikorik garrantzitsuenetako bat da, Mexikon kokatuta.
Archivo:El Castillo, Chichén Itzá.jpg
Archivo:El Castillo, Chichén Itzá.jpg

_ Koliseoa Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila hilarekin. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, kristo ondoren, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren eta 80an amaitu zen.

external image 400px-Colosseum_in_Rome%2C_Italy_-_April_2007.jpg



_ Txinako arresi handia Txinatar inperioa Mongolia eta Mantxuria barbaroen erasoetatik babesteko K.a. III.mendetik aurrera eraiki zen harresia da. Harresia oso luzea da, 6.400 km ditu. Harresi Handia 1.000 urtean zenbait dinastiak eraiki zituzten harresiez osatuta dago.

Archivo:GreatWallNearBeijingWinter.jpg
Archivo:GreatWallNearBeijingWinter.jpg

_ Machu Picchu kolonaurreko gune arkeologiko inka da, 2.430 metrora kokatua XV. mendean harriz eraiki zen eta Andeetako herrixka inka zahar bat da. Machu Picchu eta Huayna Picchu mendiak lotzen dituen harrizko muinoan kokatzen da.


Fitxategi:80 - Machu Picchu - Juin 2009 - edit.jpg
Fitxategi:80 - Machu Picchu - Juin 2009 - edit.jpg

_ Petra Jordaniako enklabe arkeologiko garrantzitsu bat da, Petra izenak. Petraren finkapena haran estu batean dago, Araba haranaren ekialdean. Antzinatean, K. a. VIII. mende amaieran Edomitek sortu zuen.

Archivo:Petra Jordan BW 21.JPG
Archivo:Petra Jordan BW 21.JPG



_ Taj Mahal Indian, Agra hirian kokatuta dago.Kupula bat da, 1631 eta 1654 urteen artean sortutakoa.Kupula hau eraikitzeko 20.000 pertsona izan behar ziren.

Archivo:TajMahalbyAmalMongia.jpg
Archivo:TajMahalbyAmalMongia.jpg


Finalean sartu ziren: Atenasko akropolia, Grezian; Alhambra, Espainian; Angkor, Kanputxean; Neuschwasteingo gaztelua, Alemanian; Askatasunaren estatua, Estatu Batuetan; Kiyomizu-dera, Japonian; Pazko uharteko Moaiak, Txilen; Sydney Opera House, Australian; Gizako Piramide Handia, Egipton; San Basilio Katedrala, Errusian; Hagia Sofia, Turkian; Stonehenge, Erresuma Batuan; Tonbuktu, Malin eta Eiffel Dorrea, Frantzian.







JORDI SIERRA I FRABARI EGINDAKO GALDERAK



1.Non jaio zinen ? Zer urtetan ?

2.Zertaz lan egin zenuen idazten hasi baino lehen ?

3.Zenbat urterekin hasi zinen liburuak idazten ? Nor animatu zintuen idaztera ?

4.Normalean ,zein hizkuntzetan idazten duzu ?

5.Idatzi dituzun liburuetatik zein da zure gustukoena ? Zergatik ?

6.Zein adineko irakurleentzat idazten duzu normalean ?

7.Zer generoetako liburuak idatzi dituzu ? Zein da literaturazko generoetatik gustukoen duzuna ?

8.Zertan inspiratu zinen Oroimenaren azala idazteko ? Eta Campos de fresas idazteko ?

9.Noizbait idatzi duzu zure bizitzan benetan gertatutako istoriorik ?

10.Ba al daukazu beste liburu bat idazteko asmorik ?

NOELIAREKI EGINDA.




KOMIKIAREN ARIKETA



s33_2009[1].jpg
Hemen ikusten da nola ez dute nahi armiarma eta azkenean, buruzagia txarto ateratzen da.
Nire ustez bineta hau oso ondo dago, barregarria delako eta ondo margotuta dagoelako(mugimenduak ondo adierazita, pertsonaiak ondo landuta…).
Gustatu zait.


HONA HEMEN ZURETZAKO KEN ZAZPIREN ABESTI BAT:

ba al daki inork bereizten
zerua ta infernua
nor dagoen sufritzen eta
nork daukan errua

ta ba al dakizu zuk bereizten
malkoen arrazoia
sentimentuen zergaitia
bakoitzaren egia

erantzunen beldur zara!
behar diren galderak egitean
ustel usaiak dena estaltzean
erantzunen beldur zara
noren beldur zara

ez al daki inork bereizten
albisteen kolorea
boteretsuen armak eta
etorkinen gosea
ta ba al dakizu zuk bereizten
hitz bakoitzaren zentzua
inoiz galtzen ez dutenen
aurpegi faltsua

erantzunen beldur zara!
behar diren galderak egitean
ustel usaiak dena estaltzean
erantzunen beldur zara
noren beldur zara

ba la daki inork bereizten
nahi dugunaren pisua
dena dutenen amorrua
esku hutsen mezua

gauzak aldatzeko beharra
serrailak bidean
begiak ireki behar dira
kolpé ta kolpe artean bidean
gauzak aldatzeko gogoa
mina zaurietan
begiak ireki behar dira
horma zaharren aurrean

itsu eta isilik egotea errezagoa da
haien gurpilean sartzea hain erosoa da
eta zailena
amets ez egitea
gu geu izanda
aurrera eginez
gure bidean.

<ANDREA>






MONOGRAFIA:

AHOZKO LITERATURA

Zer da ahozko literatura?

Euskal ahozko literatura oroimenean oinarritzen den eta ahoz-aho transmititzen den euskal literatura mota da. Funtzio poetikoa ahozko jardunean gauzatzen da alfabetatu gabeko garaietan, beraz, idatzizko literatura baina lehenagokoa da. Bertan sar genitzake herri-kantuak, koplak zaharrak, erromantzeak (baladak), ipuinak,bertsoak ... Puntua, erritmoa, kantua eta gorputz espresioa iraupenerako bide dituztelarik iraun dute mendeetan zehar herriaren memorian.

Hauek dira ahozko literaturan nabarmenduetako taldeak:

Atsotitzak:

Euskal literaturan atsotitzen idazlarik famatuena Gotzon Garate dugu ezaguna.

Adibideak:
http://www.slideshare.net/LA2/esaera-zaharrak-leireandrea


Baladak:

Benito Lertxundi dugu baladen idazle famatua.
Adibidez:
http://www.slideshare.net/saioaM2B/baladak

Kopla zaharrak:

Adibidez:

http://www.slideshare.net/nagoremadariaga/kopla-zaharrak

"ANDREA ETA IRATXE"





MAIALEN LUJANBIO

Biografia
1976ko azaroaren 26an jaioa, Hernanin (Gipuzkoa). Arte Ederretako lizentziaduna da. Bilbon egin zituen ikasketak (Bizkaia), eta han eman zituen urteak oso garrantzitsuak dira Maialen Lujanbioren ibilbidean, hiri handi batera egin baitzuen jauzi, eta hango giroak, harremanek eta bizimoduak asko eragin zioten. 2000. urtetik 2001era, munduan barrena bidaiatzen aritu zen, eta orduko bizibideek ere eragin handia izan zuten Maialen Lujanbiorengan.
Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Marrazki bizidunetako film baten gidoia idatzi du.
Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta bitan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an lehenik eta 2001ean gero; urte horretan txapeldunorde izan zen. 90eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.
external image 4328346.jpg






IRITZI ARTIKULUA

ZAPLASTEKOA

Nire ustez zaplasteko bat ematea ume bateri txarto dago gauzak ez direlako orrela konpontzen, hitz egiten baizik.Baina momentu batzuetan, umea merezi duenean, ez dut txarto ikusten zaplasteko bat ematea, baina ez min egiteko umeari, bera ikasteko horrek gauzak ezin direla egin eta ez errepikatzeko.









OPEN STREET MAP PROIEKTUAREN KRONIKA



Gu 2.Bko ikasleak gara.Gure euskarako irakaslea, Gorka, Open Street Map proiektuan Mungia etiketatuta ez zegoela ikusiz hauxe proposatu zigun:
Tanzania enpresako pertsona baten laguntzaz ( Mikel Lizarralde), Mungia etiketatzea zen bere ideia.

Proiektu hau aurrera eramateko, pausu hauek jarraitu genituen:

Lehenengo, hiru gutun prestatu genituen:
1.Mikel Lizarralderi gutun bat, prest badagoen gurekin batera Mungia etiketatzeko,bere azalpenak jarraituz.
2.Zuzendaritzako gutuna, klase orduetan kalera irteteko ,Mungiako kaleak,dendak,plazak,... apuntatzeko. (Gero Mikel Lizarraldek Open Street Map proiektura pasatzeko).
3. Gurasoentzako gutuna, klaseko orduetan, kalera ateratzeko baimena.

Gero, baiezkoa eman ondoren, Mikel Lizarralderekin, ekainaren 4an garatu ginen. Ordu horietan genuen materien irakasleak gurekin batera etorri ziren. Mikel Lizarraldek azalpenak eman ondoren 4 taldeetan banatu ginen eta bakoitzak aukeratu genituen kaleak mapa batean apuntatu genituen.

Ondoren, Mikel Lizarralderi apuntatutako mapak eman genizkion, berak internetera datu horiek pasatzeko. Honekin eta argazki batzuekin batera gure proiektua bukatutzat eman genuen.




Aupa Iratxe, kopia ezazu mesedez zeure kronika 44 orrian <gorkaazk>






EUSKAL AHOZKO LITERATURA


Alegiak
Alegiak ahozko tradiziozko herri-ipuin mota bat da eta, horregatik, ipuinaren antzeko ezaugarriak dituzte: garaia, lekua eta pertsonaiei dagokienez zehaztasun gutxi, esapide jakinak eta errepikapenak, eta egitura itxia.
Ezaugarri bereziak:

· Fantasiazko ipuinak dira non animaliak diren protagonistak.
· Laburrak izan ohi dira, eta animaliei gizakion ezaugarriak ematen zaizkie. Pertsonaiek gizakiek bezala pentsatu, jokatu eta hitz egiten dute.
· Helburua ikasbidea ematea da; hots, egoera jakin baten aurrean nola jokatu behar den erakustea.
Adibideak: Otsoa eta azeria, Katua eta txoria, Dortoka eta erbia




Aupa Iratxe, kopia ezazu mesedez zeure kronika 70. orrian <gorkaazk>


LAGUNTZA NAI BADUZU <martin>