​ZUMALAKARREGI MUSEOA
. Zenbat urterekin hil zen Tomas Zumalakarregi?
Tomas Zumalakarregi Ormaiztegin jaio zen 1788ko abenduaren 29an eta Zegaman hil zen 1835. urteko ekainaren 24ean 47 urte zituela.

KOALA
Koala hitza antzinako hitz aborigena bat da eta edaten ez duena esan nahi du, izan ere behar duten uraren %90 eukalipto hostoetatik lortzen dute.

Koalak Australiako hegoaldean bizi dira. Pelutxezko hartz baten itxura dute eta oso lasaiak dira. 60 eta 100 cm artean neurtzen dute eta 7 eta 12 kilo artean pisatzen dute. Sudurra eta entzumena ondo garatuta dituzte ikusmena berriz ez. Hanka eta beso laburrak dituzte eta 5 hatz. Buru handiak eta belarri iletsuak dituzte. Hostojaleak dira eta bakartiak direla esaten da. 20 urte inguru bizitzen dira.

Koalak eukalipto zuhaitz altuetan bizi dira eta arbolaz aldatzeko bakarrik jaisten dira. Munduan dauden 300 eukalipto espezietik 35 bakarrik jaten dituzte. Gauez jaten dute eta koala nagusi batek kilogramo bat hosto jan ditzake gau batean.Haurdunaldi bakoitzean ume bakarra izaten dute eta bi izatea arraroa da. Egunean 20 ordu lo egiten dituzte energia aurrezteko.
Antzina larruarengatik hiltzen zituzten. Gaur egun desagertzeko zorian daude txakurren erasoengandik, auto istripuengandik...

Informazio hau wikipediatik aterata dago.

Q8. Is Basque exceedingly difficult to learn?


A8. Not at all. Today thousands of people speak Basque as a second language; among these are native speakers of Spanish, French, English, Dutch, German, Japanese, and other languages. In fact, Basque is a rather easy language to pick up, while mastering it is no more difficult than mastering any other language. The pronunciation is easy, the spelling is regular, there is no grammatical gender, there are no noun-classes or verb-classes, and there are no irregular nouns and hardly any irregular verbs.

Euskera oso zaila da ikasteko?

Ez. Gaur egun milioika pertsonak dute euskara bigarren hizkuntzatzat; beraien artean espainiarrak, frantziarrak, ingelesak, holandarrak, germaniarrak, japoniarrak eta beste batzuk. Egia esan, euskara nahiko erraza da ikasteko, euskara kontrolatzea ez da beste hizkuntzak kontrolatzea baino askoz zailagoa. Ahoskatzea erraza da, ortografia erregularra, ez dago genero gramatikalik, ez dago izen kategoriarik ezta aditz kategoriarik, eta ez dago izen-klase irregularrik eta oso aditz irregular gutxi.

Bikain, kopia ezazu behar den tokian eta zeuretzat bigarren ebaluazioko lehen +

Non daude auto-ebaluaziorako galderak?

TUKANA



Tukanak beraien mokoarengatik dira ezagunak. Beraien gorputzaren luzeraren heren bat neurtzen du gutxi gora behera. Astuna dirudi baina ez da. Mokoa espezie berdinekoen artean ezagutzeko erabiltzen dute, baita beste animalia batzuk beldurtzeko eta janaria biltzeko. Gaztetan mokoa nagusitan baino askoz txikiagoa izaten da. Sudurra mokoaren hasieran kokatuta dute.
Hego Amerikako ohian zabaletan bizi izaten dira. Batzuk leku hezeagoak nahi izaten dituzte baina gehienak leku hotzetan bizi dira, itsas mailatik 2000-3000 metrotara.
Gehienetan beltzak izaten dira gorriarekin, horiarekin edo zuriarekin nahastuta. Hanka indartsuak dituzte eta ranfastidoak dira ( 1. eta 4. atzamarrak atzerantz kokatuta dituzte). Mihia luzea, mehea eta zapala dute. Begiak azal biluziz inguratuta dituzte. Buztan karratua eta hego laburrak dituzte. Buztana erraztasun handiz mugitzen dute.

Gehien bat fruituz elikatzen dira baia beste animalia batzuen arrautzak eta beste hegazti jaioberriak ere jaten dituzte.




BARACK OBAMA
Barack Hussein Obama, Honolulun (Hawai) jaio zen 1961eko abuztuaren 4ean.
2007an Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko hautagaitzat aurkeztu zen eta Hilary Clintonekin lehiatu zen. 2008ko ekainaren 5ean hautagaia izateko aukera guztiak eskuratu zituen. Azaroaren 4ko hauteskundeetan berriz, Alderdi Errepublikarreko John McCain hautagaiaren aurka lehiatu eta garaile atera zen.
2009ko urtarrilaren 20an kargua hartu zuen eta Amerikako Estatu Batuetako 44. presidentea bihurtu zen. Presidente kargua lortu duen lehen afroamerikarra da.

Columbia unibertsitateko eta Harvard Law School-eko tituluduna da.
Illinois estatuko senataria izan da baita.
2009an Bakearen Nobel Saria irabazi zuen nazioarteko diplomazia eta herrien arteko lankidetza bultzatzeagatik.



Laguntzarik behar ahal duzu??? <Jon garai>external image barack_obama.jpg


euskaltube.com audioak | Izenburua: TUKANa Ariane G_Azalpen testua.MP3 | Erabiltzailea: DaBid_H

ZEBRA


Zebrak Afrikako animalia famatuenetarikoak dira.
3 taldetan banatzen dira: Equus Qagga (espezie galdua), Equus Grevyi eta Equus.
Zaldien eta astoen familiakoak dira baina hauek marrak galdu dituzten bitartean zebrak garatu egin dituzte.
Zebra hitza galaikoportugesetik dato reta asto basatia deritzo; era berean zebro edo encebro hitzetatik deribatuta dago eta hauek Iberiar Penintsulan bizi izan ziren astoak ziren.

external image zebra.jpg

Ur gutxi edatera ohituta daudenez hainbat ekosistematan bizi daitezke.
2,3 metro inguruko luzera dute eta 1,5 metroko altuerara heldu daitezke.
300 kilo inguru pisatzen dute baina badaude 400 kilora iritis direnak ere.
Arrak emeak baino pixka bat handiagoak izaten dira eta guztiek 40 hortz dituzte.
Entzumena eta ikusmena oso garatuta dituzte eta gaueko ikusmena ere badute.
Belarriak edozein norabidetan mugitzeko gaitasuna dute eta hauek beraien animoa adierazten dute, adibidez; lasai dagoenean belarriak tente daude, beldurtuta daudenean belarriak aurrerantz dituzte, eta aserré daudenean berriz atzerantz.
30 urte bizi izaten dira, itxian haziz gero 40 urteetara heldu daitezke.
Jaiotzean beltzak izaten dira eta marrak hazten dauden bitartean sortu eta garatzen dira beraz beltzak marra zuriekin direla esaten da. Hauek, kamuflatzeko erabiltzen dituzte.
Lehoiak izaten dira zebren harrapari ohikoenak eta ez dituzteleko koloreak desberdintzen zebrak zuhaitz edo zuhaitz adar artean kamuflatzen dira.
Goizetan zutik lo egiten dute, gauetan berriz etzanda.
Hostoz eta belarrez elikatzen dira eta egunean janari bila 20 kilometro inguru egiteko gai dira.
55km/h-ko abiadura hartu dezakete.
Taldetan bizi dira, talde bakoitzean ar bat eta sei eme inguru bizi dira beraien kumeekin.
Aurdunaldi bakoitzeko kume bat bakarrik izaten dute,bi izatea oso arraroa izaten da.
Hainbat aldiz hezten saiatu dira zaldiak baino animalia sendoagoak direlako baina egia esan, ez dira inoiz guztiz heziak izan.
1800.urtean gizon batek gutxi batzuk heztea lortu zuen gurdietatik tiratzeko.
Beraien bitxikeria bat tse-tse euliak ez duela eraginik beraiengan da.



TXIMELETAK

Tximeletak intsektuak dira, zehazki lepidopteroen familiakoak.
Intsektuetan handienak dira. Mundu osoan 15000 espezie inguru daude

eta gu baino lehenago sortuak dira.

Tximeletaren gorputzak hiru zati ditu: bularraldea, abdomena eta burua. Gainera, bi hego dituzte eta erabiltzen ez dituzten sei hanka.
Koloreak ez dituzte apaintzeko, adibidez, gorria, laranja, horia eta beltza pozoitsuak direla adierazteko dira.
*Asia erdialdean sortu ziren eta Europan zehar zabaldu ziren.

Tximeletak arrautzen bidez ugaltzen dira.
Lehenengo tximeletak arrautzak jartzen ditu eta arrautza horietatik beldarra sortzen da.
Beldar jaioberrien lehen elikagaia, arrautzaren azala da. Gero beldarrak, landareak janez elikatzen dira eta horren ondoren krisalida bihurtzen da. Azkenik tximeleta krisalidatik irteten da.
*Oinarrizko sailkapen baten bi multzotan bereizten ditu: Ropalozeroak (eguneko tximeletak) eta Heterozeroak (gaueko tximeletak).

BITXIKERIAK
*Buruz behera lo egiten dute.
*Gaueko tximeletak hego biak batera mugitzen dituzte; egunekoak nahi bezela.





external image 8-gifs-mariposas.gif



Isabelatxo abestiaren pasartea

Alan ta bere subertia zan | Hala eta guztiz ere zorte ona izan zen

untziek alkar jotia, | ontziek elkar jotzea

ordu atantxe itxartu zala | momentu hartan iratzarri zen

linde damatxu gaztia. | dama gazte polita.

Eroan naizue,

eroan naizue


aiten d'amaren errire. | aita eta amaren herrira

-Aiten d'amaren errire joateko -Aita eta amaren herrira joateko

bosteun legoak bear dire, bostehun legoa behar dira,

bosteun legoak olan eiteko bostehun legoa horrela egiteko

orren errezak eztire. ain errazak ez dira.


(Noeliarekin eginda)

EUSKARA IKASTEKO METODOAK

Nire ustez, euskara ikasteko hainbat metodo izan daitezke dibertigarriak eta eraginkorrak era berean. Adibidez, umeei eta gazteei irakasteko jolasak erabiltzea eraginkorra izango litzatekeela uste dut eta hizkuntzak entzuten ere hobeto ikasten dira. Nagusientzat berriz, beraientzat zailagoa denez hizkuntzak ikastea, euskaraz hitz egiten entzuteak aurrerapenak ekarriko lituzkela beraiengan uste dut baita idazlanak egiteak ere.

KOMIKIA

external image espanyol.jpg

Bineta honetan, Mortadelok eta Filemonek auto bat behar dute misio bat egiteko eta beraien agente karneta erakustea pentsatzen dute auto bat konfiskatzeko. Baina karneta erakustean Filemonek jipoi bat jasotzen du. Ez zekien zergatik jaso zuen jipoia beste karnet bat erakutsi zuela konturatu zen arte. Agente karneta erakutsi beharrean, espainoleko klubaren karneta erakutsi zion eta gainera girdaria Bartzelonakoa zen.

Uste dut bineta hau oso barregarria dela eta oso ondo eginda dagoela. Gainera mugimendua oso ondo adierazita dago baita marrazkiak eta aurpegiko espresioa ere.
Arrazoi hauengatik komiki hau asko gustatu zait
.


OpenStreetMap proiektua


e-posta

Tagzaniako jaun agurgarri hori:

Mungiako San Pedro institutuko 2.B-ko ikasleak gara.Euskarako proiektu bat egiteko zure laguntza behar dugu Mungiako kaleak mapeatzeko.

Gelan 23 ikasle gara guztira, 13 eta 14 urte bitartekoak. Mungia mapeatzearena euskarako irakaslearen ideia izan zen eta zu etortzeko gogo handia dugu. Gurekin, bizpahiru heldu egongo dira.

Gu ikasleok ari gara antolaketa lanetan eta zure lan-eguna ordaintzeko euskara-departamentuko edo zuzendaritzako diru-laguntza espero dugu. Etortzeko prest bazaude helduak jarriko dira zurekin harremanetan.

Kontu hauetan nahiko hasiberriak gara beraz, interes handiz entzungo dutugu zure azalpenak.

Etorriko zarelakoan,

2.B-ko ikasleak



NIRE PROFILA

Ni Ariane naiz eta Meñakan bizi naiz. San Sebastian klinikan jaio nintzen 1996ko otsailaren 28an.

Gustuko dut telebista ikustea, musika entzutea, lagunekin egotea eta igerilekura joatea.




Nire lehengusu bat ezkondu zeneko argazkia aukeratuko nuke, egun horretan familia osoa bildu zelako eta familiarekin egotea gustuko dudalako.

Gustuko liburu bat ? Gustuko talde bat? (Futbola , musika , arraun taldea...)

El alquimista liburua oso gustukoa dut. Oso liburu interesgarria delako eta historian zehar egon diren pertsonaia famatuak agertzen direlako Shakespeare adibidez.

Futbolean berriz, Athletic taldekoa naiz.

Eta musikan ez dut gustuko talderik baina denetarik entzuten dut. Gehien bat pop-a.




CURRICULUM VITAE

DATU PÈRTSONALAK:

Izen deiturak : Ariane GARMENDIA LARRINAGA

Helbidea: Ametza auzoa 21

Telefonoak : 9467459378- 6875490125

Helbide elektronikoa: arianeg@hotmail.com

IKASKETAK : Magisteritza ikasketak bukatuta

EUSKERA: C1 tituluduna

INGELESA : B2



LAN ESPERIENTZIA:

Laukariz ikastetxean Ingeles irakasle 2018-2020.


BESTE

BIOGRAFIA

WILLIAM SHAKESPEARE William Shakespeare ( Stratford-upon-avon 1564/4/23 - 1616/4/23) dramagile, poeta eta aktore ingelesa izan zen. El Bardo de Avon (edo Bardo) bezela ezagutua, Ingeles idazle eta literatura unibertsalaren idazle famatutzat hartuta dago. New Encyclopaedia Britannica-k dioenez “askok historiako dramagile famatuena dela diote, bere obrak beste edonoren lanak baino aldi gehiagotan eta herrialde gehiagotan interpretatzen dira”. Shakespearen lanak hainbat hizkuntzatara itzulita daude eta bere antzerkiak oraindik ere mundu osoan zehar antzezten dira. Urteetan zehar bere bizitzari buruz espekulatu da, bere sexualitatea, erlijioa eta bere lanen egiletasuna zalantzan jarriz.

BIOGRAFIA William Shakespearen bizitzari buruz oso dokumentu gutxi daude. Egiaztatu ahal da baina, Stratford-upon-avon, Warwicshiren bataiatua izan zela 1564ko apirilaren 26an bataiatua izan zela eta 1616ko apirilak 23an hil zela, juliotar egutegiaren esanez, 52 urterekin.

HASIERAK William Shakespeare Stratford-upon-avon-en jaioa John Shakespeare eta Mary Ardenek izan zituzten zortzi semeetatik hirugarrena izan zen. Bere familia Henley kalean bizi zenean jaio zen, ez dakigu jaiotza egun exaktua urte horietan jaiotza-akta bakarrik egiten zelako, apirilak 26 kasu honetan, beraz suposatzen da egun batzuk lehenago jaio zela aste bat baino gutxiago. Azkenik 23a finkatuzen jaiotza datatzat. Bere lehen eskola urteak Stratford Grammar School-en egin zituen. 1582-ko azaroak 28-an 18 urte zituela Anne Hathaway-ekin ezkondu zen. Oso gutxi jakin zen bere bizitzari buruz ezkondu ondoren. 1583eko maiatzak 26ean beraien lehen alaba Susanna bataiatu zuten eta Hamnet eta Judith 1585eko otsailak 2an. Hamnet 11 urte zituela hil zen eta heldutasunera bere bi alabak bakarrik heldu ziren. Esaten da Hamneten heriotzak Hamlet bere lan famatua idaztera bultzatu ziola.

BERE AZKEN URTEAK Shakespeare bere jaioterrira itzuli zen 1611n baina bertan hainbat arazotan sartu zen. 1613. urtean Londresen oilategidun etxe bat erosi zuen 140 librarekn eta etxearen papereta bere izenaz gain, bere lagun Johnson, John Jackson eta John Hemyngen izenak jarri zituen, bera hiltzerakoan bere andreak alarguntasunarengatik ez eskatzeko egin zuela zioten. Baina hilabete batzuk geroago gertatu zen hondamena: antzokiak su hartu zuen eta honekin batera erre zen bere Cardenio lana. William 1616ko apirilaren 23an hil zen. Bere bi alabak ezkondu ziren baina hauen seme-alabek ez zuten ondorengorik izan beraz gaur egun, ez dago Shakespearen ondorengorik. Bere heriotza, alkoholarekin elkartu da urteetan zehar baina zientzialari Alemaniar batzuk diotenez minbizia ere izan ahal izan zuen. Bere hondakinak Holy Trinity Church eleizan lurperatu zituzten. Bere hileta-monumentuan idazten ageri da eta bere jaiotzaren oroimenez urtero eskuan luma berri bat jartzen zaio. Ohitura zen garai haietan hilobietan lekua behar zenean beste batzuk hustea, agian horregtik idatzi zituen hilartitz hauek bere hilobirako:

Buen amigo, por Jesús, abstente de cavar el polvo aquí encerrado. Bendito sea el hombre que respete estas piedras, y maldito el que remueva mis huesos.

Esaten da baita, bere lanetako batzuk bere hilobian daudela baina, agian idatzi honengatik, inor ez da egiaztatzera ausartu.


LAGUNTZA NAI BADUZU<martin>