NIRE PROFILA
Nire izena Josu Oiarbide da, Maruri-Jataben bizi naiz, eta Bilbon jaio nintzen 1996ko ekainaren 21ean.
Nire hobbiak skatean ibiltzea, udan hondartzara joatea, eta lagunekin egotea dira.
Ez daukat gustuko liburu bat zehazki, baina errealitateari buruzko liburuak gustatzen zaizkit.
Gustukoen dudan futbol taldea Athletic da.
Gustukoen dudan pelikuletako bat american pie da.

Gehien gustatzen zaidan jakietako bat hamburgesa da.




GITARRA

Gitarra instrumentu musikal bat da. Beste gitarra mota batzuen artean akustikoa, elektrikoa eta elektroakustikoa daude.
GITARRA AKUSTIKOA
Gitarra akustikoak metalezko kordak ditu. Bere soinua korden bibraziotik sortzen da, eta soinu hori kaxa akustiko edo egurrezko kaxa batean anplifikatzen da. Gitarra akustikoak C. F. Martinen eta Orville Gibsonen diseinuak ditu.
GITARRA ELEKTRIKOA
Gitarra elektriko bat transduktore elektromagnetiko(pastilla deitzen zaie) bat edo gehiagodun gitarra bat da, eta bibrazioak seinale elektriko bihurtzen ditu anplifikatuta.
Gorputz solidoko, erdisolidoko, eta hutseko gitarrak daude. Gorputz solidoko gitarrek ez daukate erresonantzia kaxarik eta bere gorputzaren barruan mikrofonoak dituzte.
Gorputz erdisolidoko gitarrak desberdinak dira, batzuetan, zuloak dituztelako kanpoaldean. Anplifikagailu batera konektatuta egon behar dute, bestela, ez du soinurik egiten.
Gorputz hutseko gitarrak lehenengo asmatu zirenak dira, eta mikrofono bat daramate jazz taldeetan entzuteko.
Gitarra elektrikoen fabrikatzaileetako batzuk dira: Gibson, Epiphone, Ibañez, P.R.S., Jackson, Cort, eta Yamaha.

GITARRA ELEKTROAKUSTIKOA
Gitarra elektroakustikoa gitarra klasiko bat da, baina, pastillekin, mikrofonoekin edo transduktoreekin, soinua anplifikatzeko. Gitarra elektrifikatuak ere deitzen zaie. Gitarraren elektrifikazioa mikrofono bat jartzea da, baina, soinua desberdina da mikrofonoa kaxaren barrualdean dagoelako. Gitarra elektroakustikoak jazzean erabiltzen dira.



ARRANO ARRANTZALEA

Hegazti harraparia da, eta Antartikan izan ezik, mundu osoan aurki daiteke.
Hegoak 46-50cm ingurukoak dira eta buztana 20cm ingurukoa. 1,5kg inguru pisatzen du. Emeak arrak baino handiagoak dira eta sabelaldea ilunagoa dute.
Bizkarraldea marroi iluna da, sabelaldea zurixka, eta erpeak marfil kolorekoak.

BANAKETA ETA HABITATA
Kontinente guztietako kostaldean egoten da. Ipar hemisferioan, goi-latitudeetan egiten du habia, gehienek Europa eta Siberia iparraldean. Negua, Ekuatore inguruan igarotzen dute.
Europan 8000-10000 bikote inguru daude. Neguan gero eta gehiago geratzen dira Espainiako hegoaldeko urtegietan.
Ur-habitatetan bizi da, arrainak harrapatzeaz bizi delako.
Kostaldean habia egiten dutenek labarretan egiten dituzte, eta kontinente erdialdean egiten dutenek zuhaitzetan egiten dituzte.

ELIKADURA
Arrano arrantzalearen elikaduraren %99a arrainek osatzen dute. Ur azaletik gertu dauden arrainak harrapatzen dituzte ur garbietan. 10cm eta 60cm arteko arrainak harrapatzen dituzte. Arrantzarako uretatik distantzia gutxira planeatzen dute, eta harrapakina ikustean, uretara botatzen dute euren burua erpeak aurretik jarrita.
BIZIMODUA
Inguru tropikal eta subtropikaletan sedentarioa da, eta gainerakoetan migratzailea.
Migrazioa abuztuan hasten da, eta egunez bakarrik bidaiatzen dute. Emeak arrak baino 2-3 aste lehenago irteten dira.
20-25 urte bitartean bizi dira.

UGALKETA
Habia adar lehorrekin egiten dute, eta urteetan zehar 2 metroko diametroa izatera iritsi daitezke. Goialdean material leunak jartzen dituzte: hostoak, lastoa, algak…
Errunaldia udaberrian izaten da, baina, tropikoan, neguan. Normalean 3 arrautza erruten dituzte.
34-43 egunera arrautzak zabaltzen dira. Txitak emeak zaintzen ditu, eta arrak familia osoa elikatzen du.


Informazioa euskal wikipediatik atera dut.

IRITZI ARTIKULUA
EHIZA

Ehiza pertsona batzuek entretenimendu bezala edo kirol bezala hartzen dute,eta niri ez zait txarto iruditzen,baina,gehiegi egiten dute eta horren ondorioz animalia asko desagertzeko arriskuan daude.Horretaz aparte beste jende askok,dirua irabazteko ehizatzen ditu animaliak,bere larrua eta haragia salduta.




MARMOKA
Marmokak Cnidariaen eta Celentereoen taldeko itsasoko organismo batzuk dira. Gorputz lirdingatsua dute, kanpai itsurakoak dira, eta hodi formako eskuleku bezalako bat daukate zintzilik, eta honen amaieran ahoa daukate. Batzuetan tentakulu luzeak ere ba dituzte. Bere mugimenduengatik bereizten dira. Marmokak duela 500 milioi urte inguru agertu ziren.
Uretan garraiatzeko gorputz osoa mugitzen dute. Ura artzen dute eta propultsagailu bezala erabiltzen dute botatzean.

MORFOLOGIA
Animali hauek urdail nagusi bat dute, poltsetan banatzen dena eta hauek tentakuluetatik jarrai dezakete. Horrela, elikagaiak hobeto sakabanatzen dira gorputzetik. Bere organismoaren %95a urez osatuta dago.
Munduko marmokarik hilgarriena itsas liztor deritzon marmoka bat da.
ERREPRODUKZIOA
Arrautzetatik madari itxurako larba irteten da, planula izenekoa. Espermatozoideak eta obuluak uretan zein emearen gorputzean elkar daitezke.
TENTAKULUEN TOXIKOTASUNA
Marmokek, tentakuluak, harrapakinak harrapatzeko eta defentsarako erabiltzen dituzte. Tentakuluek dituzten zelulek, pozoia duten kapsula batzuk dituzte. Hildako medusen tentakuluek,aste askotarako pozoitu dezakete.
Fisalia´´ eta ortiga de mar´´ izeneko medusen ziztadak, normalean ez dira mortalak. Baina, itsas liztor medusarenak minutu gutxitan hiltzen zaitu.

MARMOKA BATEK ZIZTATZEAN EGIN BEHAR DENA
1-Ez igurtzi arerekin ez eskuoihalarekin.
2-Ez garbitu ur gezarekin, beti ur gaziarekin.
3-Izotza plastikozko poltsa batean sartu eta zauriaren gainean jarri.
4-Tentakulu zati bat geratzen bada azalean, eskularruekin atera.
5-Pertsona txarrago jartzen bada ospitalera eraman.
6-Min gutxiago egiteko, txiza edo vodka bota zauriaren gainera.
Informazioa gaztelaniazko wikipediatik atera dut.

http://www.youtube.com/watch?v=ghaKE2JqEXM (JOSU BEGIRATU ABESTI BAT, LANDER)




EUSKAL KONDAIRAK


Hementxe ikus ditzakezue
gure diapositibak


Kaixo Mikel:

Gu IES Mungiako bigarren mailako ikasleko talde bat gara. Orain, hiru ikasle ari gara mezu hau idazten, zuri gauza bat proposatzeko.

Mungiako kaleak mapeatu nahiko ganituzke, eta “Open street Map”-en sartu nahi dugu informazio hori, baina ez dakigu nola. Hori egiteko, eskatu nahi dizugu gure ikastetxera etor zaitezen.

Zu etortzea posible izango bazen, gu prest egongo ginateke ordaintzeko. Dena antolatzen ari gara, eta dirua ikastetxeko euskara-departamentutik lortzea edo zuzendaritzako diru-laguntza eskuratzea espero dugu. Etortzea aukeratzen baduzu helduak zurekin harremanetan jarriko ziren.

Zure azalpenetan ez da beharrezkoa azaltzea zer den internetako mapa bat, Google-maps ezagutzen dugulako.

Besterik gabe, zure erantzunari itxaroten egongo gara.

Eskerrik asko eta urrengora arte.


(Martin, Oihane eta Josu)




Iñaki Gaminderi Andoni Llosak egindako elkarrizketa (40-42:30 minutuak)
Iñaki Gaminde: […]Euskara batua, ez? Kalen edo olan, eta ordun bakie amak beste era baten be bakiena, ez? Baina niaitik pentsaten de, ba ez dakitela. Ta olan zeiten de, olan zeiten de. Pentsa bere nagusiek ja, beste edade batekok, ba diferentea da, ez? Ta hori sufridu iten du etxen. T akaro kontzientzia ez badekozu. Azkenean gurasoak ikisten dere txapuza hori, ez?

Andoni Llosa: Eta gero ba zoaz gurasoen euskera grebaten, eta esaten dotzue: itxeron, itxeron umea etorri arte. Arek eiten deu ederto.

Iñaki Gaminde: Ikusi dizut eiten deu ederto. Ta zuk esaten dozu, guk ikusi zitzut, baina gure txarto dau. Aiba la ostra. Aitxitxek ikisten dere, aitxitxe-amomak dere hori esaten, ez? Eske, joder, leihoa esaten dere. Aiba la ostra. Baina entzun iotzezu zelan esaten ditzuzen beste gauza batzuk. Niri baserritarrak, inoz radio dala ta, ta:
-Esan lei, hamakak eta hamarretan esan lei?
Ta nik esaten neutsan ba:
-Zuk zelan esaten dozu, aber, zuk?
-Ba guk hamakak eta hamarren.
Ba ordun txarto esan deu harek, ezta? Baia, ja dudak eurok deke duda hori deke, ezta? Ta hori tristie da, ez? Ze, beste leku baten hori ez da pasten, ez? Hizkuntza normalizatuta dauen leku baten ba hiztunak, jatorrizko hiztunak ba dakit berak dakiena, ez? Inglesek eta ez dait non. Baina hemen holan gauz, ez? Akonplejata danak.

Andoni Llosa: Ordun zelan ikusten dozunormalizazino? Asko lotzen da ondino?


I
ñaki Gaminde: Nik uste dot baietz, nik uste dot baietz. Onbre asko aurreratu da. Nik uste dot goi mailako euskere, nik uste dot nahiko politxe da, ez? Goi milako emanahien, ba, esate baterako egunkaria daukagu, euskara batua. Zer da egunkaria? Hori izango da euskara batua. Euskal telebista aurrera doa itzel. Eta oso ondo, gero ta hobeto, ezta? Ordun behar bada ahozko neutro hori. Hori ja nik uste dot finkatuta dagola. Gero, irakaskuntzari esker, ba, gauza teknikoak eta, finkatute dauz. Gaur egun edozein gauza irakatsi leike euskeraz. Ta nire kezka da, oin bizi ahal izateko behar dogun euskera, hori ahozko dan, ta ahozkotasuna ez da bakarrik ondo ahozkatute morfonemak eta, beste zeozer da. Hori SP dekun aztertute eta galtzeko modun. Ta hori bere irakatsi egin ber da. Euskaltegietan eta irakasten da goi mailako euskere. Euskara nautroa, maila jasoa eta, hori irakasten da. Baina koño![…]


Ondo egina, Josu! <gorkaazk>


Josu begira abesti bat zuretzat!


SU TA GAR LETRA:



Hiltzen uzten
gara aberasten
jainko bakar
horreri otoiz eginez.
Beti dirua.
Sortu, landu
besteak zapaldu,
gezur pila
aurpegi aurrean saldu.
Negar malkoak.
Aberatsa
da aberastuko,
behartsua
gero eta behartsuago.
Jainko galdua.
Agur jauna
gizon txuriari,
dena kendu
hirugarren munduari.
Negar malkoak,
jainko galdua,
beti dirua.

(Lander Moreno)



Josu laguntza nahi baduzu bakarrik eskatu behar duzu! (Lander Moreno)



ahotsak.com
(2-4 minutuak)

Elisa Elorriaga:
(…)Mungixeko errota batera. Eta soploagaz hartu, eta guardia zibilek urten tzien bidian, morrosko batek urten dotzenak. Ba dakizu soploagaz hartu, eta gurtedaartoa deteniduin dotzian gure aiteri. Ta gero libre zan, ez dait zelan baia, holantxe gure dauna ez dela itxen. Eukiten zeuen generoa ezin saldu dana era baten.

Julen Rementeria:
Len goseana egon gara berba iten, ia goserik pasa ba dozu.

Elisa Elorriaga:
Ez nik, gurian ez. Gosea pasko zauen, solorik ez deuenak edo beari n ez deuenak, ostantzean ez du goserik paseu. Patatea zen hainbet ingeru. Zera bere koisten gendun, indabea, baia, haixe ez genun gurizeten. Eiten gendun, zera taloa eta esnea edo morokile. Morokile asko jandakok gara. Morokile bakizu zer dan, ezta? Papile izatea lez. Morokile inde urunegaz. Guk asko jan du morokile.

Julen Rementeria:
Pamitxe moduko edo.

Elisa Elorriaga:
Ez, natile modukoa. Horregaz intxe morokile. Taloa ta esnea egositxe, a jaten zan.

Julen Rementeria:
Ganadurik eukin dozue?

Elisa Elorriaga:
Bai, ganadue bei, baia oingo moduko piloa barik. Hiru edo lau behi, eta txal batzuk hazi, eta batuten gindun dirue laboreagaz, artoagaz edo indabeagaz edo olau generoagaz.

Julen Rementeria:
Eta untxiek eta oiloak eta honek?

Elisa Elorriaga:
Oiloak bai, eukiten genduzen. Baia esan tzutena gure bizioko izaten zan(…)

BIOGRAFIA
JORDI SIERRA I FABRA

Jordi Sierra i Fabra idazle eta komentarista espainiarra da eta 1947ko uztailaren 26an jaio zen Bartzelonan. 8 urte zituela hasi zen idazten, baina, bere lehen nobela luzea 12 urterekin idatzi zuen eta 500 orrialde zituen. Aparejadore ikasketak egin zituen, egunean zehar eraikuntzako enpresa batean lan egiten zuen bitartean. 1968.urtetik aurrera La Prensa de Barcelona eta Nuevo Diario de Madrid-en artikuluak publikatzen hasi zen, Cadena Ser-eko musikal handia egiten zuen bitartean. 1970etik aurrera ikasketak utzi eta musikari famatuei laguntzen egin zuen lan mundu osoan zehar bidaiatzen. Bere lehen liburua publikatu zuen, 1962-72 Historia de la Música Pop, eta arrakasta handia izan zuen. Musikarekin zerikusia duten lanbideak egiten zituen bitartean, zientzia fikziozko liburuak idazten jarraitu zuen, finalista geratzen eta zenbait sari irabasten. 1977an Super Pop aldizkari famatua ezarri zuen. Hurrengo urtean munduko nobela sarian finalista geratu zen. Hortik aurrera sariak irabazi zituen: Sevillako Ateneo saria; gazteentzako literaturako ``Gran Angular´´ saria; Edebe saria. Espainiari eskerrak ematen dizkio eskola eta institutuetan hitzaldiak ematen. Bere idazlanetako ugari zineari, telebistari eta antzerkiari egokituak daude. 2009.urtean bederatzi milioi liburu saldu zituen, Espainiako ikasketa zentroetako lehen hamar idazle irakurrienen barruan egoten.

Informazioa orrialde honetatik atera dut.


CURRICULUM 2020

IZENA: Josu Oiarbide

JAIOTZE DATA: 1996ko ekainaren 21

HELBIDEA: San Bernardo kalea 29 2.B, Barakaldo(Bizkaia)

IKASKETAK: Biologia titulua Euskal Herriko unibertsitate publikoan

ESPERIENTZIA: 21 urterekin Groenlandiara joan nintzen aditu talde batekin, hiru hilabetez, pinguinoen bizimodua sakonago aztertzeko. Saharara joan nintzen hilabetez bertako animaliek nola bizirauten duten beroarekin jakiteko. Madrileko laborategiko zientifikoei sidaren aurkako txertoa asmatzen.


KOMIKIA


external image picasso-op.jpg


Barregarria iruditu zait, inoiz ez esitzeko esaten delako eta hemen hori eginda gaizki bukatzen duelako protagonista honek. Hau errealitatean ere gerta daiteke, baina ez zarenean tsitzen inoiz, ondo egiten duzula uste duzulako edo etorkizunean ondo etorriko zaizulako izaten da. Uste dut horregatik ez dela heinbeste gertatzen errealitatean. Benetan gertatuko ba litzateke, errukia sentituko nuke pertsona horrengatik, beina komiki bat denez eta ez denez benetan gertatu, barregura ematen dit.