Nire buruzko profila


Ni Leire Rojo naiz, Mungiakoa. Gurutzetan jaio nintzen 1996ko Otsailak 4.
Saskibaloian jolastea gustuko dut, eta baita ere musika entzutea eta lagunekin denbora pasatzea.
Oroimenaren azala liburua gustuko dut, orain dela gutxi irakurri nuen baina asko gustatu zitzaidan.
Gustuko dut Athletic baina ez naiz oso futbol zalea.
Titanic da betidanik gustatu zaidan pelikula.
Ez dut miresten pertsonaia historikorik.
Hainbat jaki gustatzen zaizkit, eta ez dakit zein den gehien gustuko dudana.


Transkripzioa: Iñaki Gaminde (45.minututik, 47,5 minutura)

…edo nonbait dekuz ezta ta gero umeak eukitean ba emoten deu korrejidu ein […] atzera ezta? Ta gero euskera ezpadakizu seme jode! Pos Ikesi ein biherko zu nonon? Eta hori golpe haundi bat izen da niretzako ere bai. Hor ni topa nendun ee… berbaz sano kurioso bat edo… garbikuzi. A garbikuzi! Bai… izen zan. Bai… oso… azkenik ez nendun entzun inoz. Arratian ez zan ibiliko han… garbikuziko andrak eta hemengo irakasle batek arratiko […] ez dakit zer egitekotan baina askotan esaten dau garbikuziko andrak eta etorri dire. Hori getxoztar batek esan dozte, bai hori getxoztarrak bebai eh! Oso normala da eh, pentsaten dot egin genuen eta garbikuzi bihar egun ez ziren garbikuzi, eta hor dekozu bete berba polite: atriki. Justo kontrakoa […] antzeko hizkera da ez? Ba atriki da apur bet arraroa […] eta ordun ba klaro garbikuzi da gauzak garbituz ee… atriki hori desegin eta ya esta. Eta bai baina badekozuz… ni akordaten naz, andreaz eta kokolu berberaz eta nik ezetuten nuen eskinaz…
Aditzetan, erderatik koiuten diren aditzetan, haber guk esaten dogu: mugidu esate baterako. Mugidu, sentidu, eskribidu… -idu, ez? Barreken esaten dere: igez, mugi, eeem... kosi; eeemm kosi ez… konosi eta horrelako tosi; tosidu esan beharrean, eso estule egin esan beharrean;tosi, ta zarrak bebai eh. Eta Getxon berriz, mogu, eh zelan zan? Mogu; frijidu esan beharrean friju…

BIOGRAFIA: Charles Darwin


Charles Robert Darwin (Shrewsbury, West Midlands, 1809ko otsailaren 12Kent, South East England, 1882ko apirilaren 19) naturalista eta biologo ingelesa izan zen.
1831n Hego Amerikako itsasaldea eta bereziki Galapagos uharteak ikertzera abiatu zen. HMS Beagle ontzian egin zuen bost urtetako bidaia, 1831ko gabon egunean abiatu eta Lurrari bira eman ondoren 1836ko urriaren 2an iritsi zen berriz Ingalaterrara. Brasilen ohian tropikalak aztertu zituen, ArgentinakoBahia Blancan armadillo erraldoiak deitu zien bertan aurkituriko dinosauroen fosilei, Chileko Andeetananimalia itsastarren maskorrak aurkitu zituen eta Galapagoetan txontak eta dordokak aztertu zituen. bertan hasi zen gerora plazaratuko zuen hautespen naturalaren teoria garatzen. Ingalaterrarako itzuleran Australiako ugaztun martsupialek ere bere jakinmina piztu zuten.
Hurrengo urteak ikerkuntza urteak izan ziren. Garaiko zientzialari onenek Darwinek ekarritako espezie eta fosilak aztertu zituzten dinosauroen hezurdurek berebiziko harridura sortu zutelarik. Bere teoriak garatuz zihoan bitartean hainbat liburu argitaratu zituen Darwinek, tartean, Beagle-ren bidaiaren egunerokoa eta geologiaren inguruko hainbat liburu. Zortzi urtez zirripedoak aztertzen ere aritu zen Darwin eta 1857an Natural Selection liburua plazaratu zuen.
1859an bere ikerkuntzen laburbilduma osatzen zuen "Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez" (On the Origin of Species by Means of Natural Selection) eman zuen argitara erabateko teoria iraultzailea plazaratuz. Bertan Darwinek, egindako aurkikuntzetan oinarri hartuta, ondorioztatu zuen izaki guztiok arbaso komuna geneukala eta gizakiok, zehazki, tximu eboluzionatuak ginela.
1882ko apirilaren 19an hil zen Downe-n (Kent, Ingalaterra). Bertako St.Mary elizan ehorztekoa bazen ere Royal Societyko bere lagunen eraginez Westminsterko Abadian egin zioten hileta elizkizuna eta bertan lurperatu zuten Isaac Newton eta John Herschelen ondoan.


Argazki baten oinaren ariketa:

external image fc-69-fondos_paisajes_xAydT.jpg
Argazki hau aukeratu dut, batez ere gustatzen zaidalako. Baina horrelako leku batean egotea gustatuko litzaidakelako ere.

Curriculum Vitae (Jonek lagundu dit)

Datuak:
IZEN DEITURAK: Leire Garcia Usansolo
HELBIDEA: meñakabarrena bidea 1
TELF. ZENBAKIA: 652 147 8986/688 541 2238
HELBIDE ELEKTRONIKOA: leiregar45@hotmail.com

Ikasketak:
DBH-2012-an bukatua, Mungia BHI.
Batxilergoa 2014-an bukatua, Mungia BHI.
Zientzia eskolako lizentzia, 2018-an bukatua, EHU. Ingeles alorrean.

Hizkuntzak:
EUSKARA, C1, EGA 2016-an.
GAZTELANIA, C2 (Instituto Cervantes)

Lan esperientzia:
Laborategietan laguntzaile gisa egonda.

Besterik:
Ez.


telefonoz deituko dizut ,hobeto azaltzeko.nagore!


Nire lanik onena:

​​EUSKAL HERRIKO MITOLOGIA

Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zein paganoak.
Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.
Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.



Leku mitologikoak

Euskal herrian, inguruko mitologietan bezala, badaude leku "majikoak", naturaz gaindiko gertaeren toki dira, edota irelu zein Jainko-Jainkosen bizileku.
Mendi edo mendi tontorrak dira, malkarrak, leizeak, baso apartatuak, zubiak, jauregi eta gaztelu zaharrak, trikuharriak, jentil baratzak, antzinako baserriak, ibaiak, errekak eta aintzirak...



Izaki mitologikoak

Herri jakintzan biziak bi alde zituen: eguna eta gaua. Eguna eguzkiaren menpe, gizakientzat zen; gaua, aldiz, ilun eta izigarri, gauekoentzat. Egunez lur barnetan, ilunpetan, bizi zirenak gauez ateratzen ziren lurra menperatuz. Eguna egunezkoarentzat eta gaua gauezkoarentzat esaerak ongi adierazten duen pentsaera erabat zabalduta zegoen, eta euskal mitologiaren giltzarrietako bat da. Istorio askok erakusten duten bezala debeku hau ez zen hautsi behar, hausleak ez bazuen fin gaixtorik eraman nahi.
Mundu hau pertsonaiaz beterik dago, mota guztietakoak eta garrantzi desberdinekoak. Pertsonairik ezagunenen artean Mari dugu. Mari zenbait herritan, izaki mitologiko guztien nagusi edo amatzat dute, askotan dama deitzen duelarik.


MARI:
Euskal mitologiako emakumezko jeinua, gainerako jeinuen buru. Funtzio eta ezaugarri desberdinak ematen dizkioten alegia asko dira. Herri bakoitzean, ustez beraren bizilekua den mendi edo haitzuloaren izenarekin batera azaltzen da: Ñañarriko mari, Mari Munduko, Kobako Mari, Anbotoko Dama, etab. Bere senarra Maju edo Sugoi da. Bi seme ditu, bata ona, Atarrabi eta gaiztoa bestea, Mikelats.
Mari, lur azpian bizi da eta edozein haitzulotatik irteten da. Itxura desberdinak hartzen ditu leize zulotik irteteko: dotore jantzitako dama, lau zaldiko gurdian eserita airea zeharkatzen duena, sua jaurtitzen edo suak inguratuta, animalia oinak dituen emakume itxura duena, etab. Lur azpian dagoenean, animali itxura hartzen duela uste da.
Mari izenaren jatorriari buruz uste ezberdinak daude. Kristautasunaren aurreko izena izan daitekeela baztertu gabe, Maia izenaz ere ezagutzen baita, beste euskal mitologiaren pertsonaia batzuk antzeko izena dute: Mairi, Maide edo Maindi. Hala ere, ezin da pentsa hauek guztiak euskal izena isolatuak direla. Grezian, Maia, Pleyades zazpi ahizpetako bat, Zeusengandik Germes sortu zuena izan zen; eta Erroman, bestalde, Maia izeneko pertsonaia maiatzeko hilaren jainkosa moduan gurtu zuten.


SUGAAR:
Suge arra da. Euskal mitologiako jeinua, Mariren maitale edo senarra; Sugaar edo Majubezala ezagutzen bada ere, Diman Baltzolako sugoi izena hartzen du. Bizkaiko jaunen jatorriaren kondaira jeinu honi loturik dago. Lur azpian bizi da eta zeruertza zeharkatzen du suzko sugetzar itxura hartuta. Mari eta Sugoi maitaleak elkartzen direnean ekaitz izugarriak sortzen dira. Mundakako alegi baten arabera Sugoi eta Mariren arteko elkartze batetik jaio zen Bizkaiko lehen jauna, jaun zuria alegia.


MIKELATS:
Euskal mitologiako jeinua, Mariren semea eta Atarrabiren anaia gaztea. Marik bezala, ekaitzak sortu eta artaldeak eta uztak galduko dituzten harri-jasak gidatzen ditu. Alegiak kontatzen duenez anaiarekin batera Etsairen leizean egin zituen ikasketak eta anaiari esker libratu zen handik.


ATARRABI:
Euskal mitologiako pertsonaia; Mariren seme ona eta zaharrena. Bere anaia Mikelatsen gaiztakeriak indargabetu egiten ditu. Etsai irakaslearen ikasle ona. Itzalik gabe bizi zen, baina bizitzako azken unetan berreskuratu eta salbatu egin zen, euskal Alegi batean kontatzen denez.


ETSAI:
Etsai, Txerren ere deitua, Deabruaren paperean iritsi zaigu gaur egunera. Euskal alegietan Mariren seme Atarrabi eta anaiaren kondairan kontatzen da.


AMALURRA:
Lurra eguzkiaren eta ilargiaren amatzat hartzen da lurrari buruzko alegien arabera. Izakiez gain, pertsonaia mitologikoen, numenen eta arimen bizileku omen da. Amalurrak landareen eta animalien bizia ziurtatzen du. Amalurrak altxor izugarriak gordetzen ditu bere baitan. Fruituak eskaintzen ditu oparitzat eta bazka sortzen haziendak ugal daitezen. Urrez beteriko idinarruak aipatzen dira mendi eta leize anitzetan, eta gizaki ugari saiatu izan da hainbat leku-zulatzen mito horiei jarraikiz. Besteak beste, Ataungo Urrezulon, Mairulegorretako leizean, Nabarnizko Maruelexan, Dimako Baltzolan, Goronaetako Iruaxpen, Puterrin...
Diru-txanponak eskaintzen zitzaizkion Lur jeinuari, ama-lurra zaintzen duen jeinuari alegia, ordainean mesedeak jasotzeko esperantzan. Eliza katolikoak ohitura hori bereganatu, eta baseliza barruetan txanponak uztea salbazio meritua bihurtu du: Aralarko Mikel Deunaren santutegian, Usurbilgo San Esteban, Hernaniko Zikuñako Amaren ermitan, Orioko San Joan elizan, Zegamako San Pedron, Asteasuko Santa Marinan, eta beste hainbat eta hainbatetan.


EGUZKI AMANDRE:
Lurraren ahalegiaren arabera lurrak sortu zuen eguzkia, horregatik, "Eguzki amandrea badoa bere amagana" esan ohi da ama-alaba lotura azaltzeko. Eguzkiak tokian tokiko izen berezia hartzen du: eguski, iguzki, eguzku, ekhi, iki... Egunsentian, Eguzki azaltzen denean, iluntasuneko azti maltzur guztiak ezkutatu egiten dira. Esan ohi da Eguzki azaltzean hainbat jeinu eta lamiek beraien indarra galdu egiten duela.
Baserri eta txaboletako ateak ekialderantz gidaturik daude eta gehienetan eguzki-loreak dituzte bertan josiak. Eguzki omentzeko, antzinako hilarrietan bera da sinbolo erabiliena. Udako solstizioan Eguzkiaren etorrera ospatzeko makila bat harkaitz bati joz laguntzen zaio irteten.
Asko dira Eguzki amandreari buruzko alegiak:
Mondarrainen artzain batek lamia bati urrezko orrazia lapurtu eta ihesean abiatu zen, lamiak artzaina heldu behar zuen unean Eguzki altxatu zen eta lamia bere leizerantz abiatu behar izan zuen biraoka, "emaitzok eskerrak iuzkiari" esanez.


ILARGI AMANDRE:
Lurraren ahalegiaren arabera lurrak sortu zuen eguzkia, horregatik, "Eguzki amandrea badoa bere amagana" esan ohi da ama-alaba lotura azaltzeko. Eguzkiak tokian tokiko izen berezia hartzen du: eguski, iguzki, eguzku, ekhi, iki... Egunsentian, Eguzki azaltzen denean, iluntasuneko azti maltzur guztiak ezkutatu egiten dira. Esan ohi da Eguzki azaltzean hainbat jeinu eta lamiek beraien indarra galdu egiten duela.
Baserri eta txaboletako ateak ekialderantz gidaturik daude eta gehienetan eguzki-loreak dituzte bertan josiak. Eguzki omentzeko, antzinako hilarrietan bera da sinbolo erabiliena. Udako solstizioan Eguzkiaren etorrera ospatzeko makila bat harkaitz bati joz laguntzen zaio irteten.
Asko dira Eguzki amandreari buruzko alegiak:
Mondarrainen artzain batek lamia bati urrezko orrazia lapurtu eta ihesean abiatu zen, lamiak artzaina heldu behar zuen unean Eguzki altxatu zen eta lamia bere leizerantz abiatu behar izan zuen biraoka, "emaitzok eskerrak iuzkiari" esanez.


LAMIAK:
Euskal mitologian, emakume-itxura duen izakia; aldaera desberdinen arabera oinak ahuntz, ahate edo oilarrarenak izan dezakeena. Kostaldeko herri batzuetan arrain isatsez azaldu izan dute, beste herrialdetan undin edo sirena deitutako mitoaren antzera. Kondaira gehienen arabera, berriz, erreka inguruan arropa garbitzen eta orrazten egoten zen. Nekazariren batek erreka-ertzean janaria uzten bazien, gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen zioten.
Mitologian zein artelanetan, lamiak ibai-ertzean eserita eta urrezko orrazi batez ile gorrixka orrazten ageri dira beti. Gazte anitz maitemintzen eta liluratzen zituzten, baina gazteak, lamien oinetan erreparaturik, haiek konturatzen ziren penaz edo etxekoen esanagatik ohartzen ziren haiekin ezin zitezkeela ezkondu. Toponimian asko dira lamiekin lotura duten izenak: Lamikiz Markinan, Laminaputzu Zeanurin, Lamitegi Bedaion, Lamirain aranon, Lamusin Saran, Lamiñosin Ataunen etab.
Mitologia grekoan, alegiazko munstroa, emakumearen gorputza eta sugearen buztana zuena. Gaztetan ederra zen, baina Hera jainkosak, Zeusekin harremanak izateagatik, zigortu egin zuen eta seme-alabak hil eta munstro bilakatu zuen. Bekaizkeriaren ondorioz besteen haurrak jaten hasi zen.
Euskal Herrian lamiei buruz hamaika alegi daude, adibidez: Lamia eta harri-pikatzailea; Lamiak eta Ligiko zubia


GAUEKO:
Euskal mitologiako jeinu hau, gauaren jeinua denez, gauez gauzatzen zen behi- edo mamu-itxura hartuta. Gauez etxetik kanpo lana egiten zuten edo gauez ausartegi jokatzen zuten jendeaz arduratzen zen. "Eguna gizakiarentzat eta gaua Gauekorentzat" dio esaera zaharrak.
Berastegiko alegi baten arabera, Kattalin izeneko neskatxa batek ilargiaren azpian ehungintzan aritu izan zela-eta, Gauekok beste jeinu batzuk bidali zituen hura bahitu eta zigortzera.


MATEO-TXISTU:
Euskal mitologiako pertsonaia, betiko herratua ibiliko den ehiztaria. Lekuaren arabera, alegiak aldaerak ditu; Salomon izena ere hartzen du.


BASAJAUNAK:
Euskal mitologiako jeinua. Oihan ilun eta leize sakonetan bizi den gizaki handi, iletsu eta basatia da. kixmi jaio zenean, Olentzerorekin batera, bizirik geratu zen jentila. Artaldeen jeinu babeslea da, eta ekaitz-arriskua dagoenean, orro egiten du artzainek artaldea babes dezaten; gainera, otsoa artaldera ez hurbiltzeaz arduratzen da. Indar handia du eta gorputz arineko izaki beldurgarri eta gaiztoaz irudikatu izan da.
Beste alegietan ordea, ongi hitz egiten da pertsonai honetaz. Nekazaritza zabaldu zuen lehenengotzat; errementari eta errotaritzat ere hartu izan da; eta gizakiak beregandik ikasi omen zuen laboreak ereiten, zerra egiten eta metalak soldatzen; berez, erromatarrak Euskal Herrira etorri ziren garaiarekin bat egiten dute kristautasunaren (Kixmi) hasiera eta teknologia horien zabaltzea.
Hainbat lekutan Basajaunak Anxo izena hartzen du.


JENTILAK:
Euskal mitologiako gizakia, herri-oroimenean gizaki neurriz gaineko gisa agertzen dena, eta Euskal Herria kristautu aurreko euskaldunarekin parekatu izan dena.katolikoentzat, ordea, kristau ez den pertsona, fedegabea. eta juduentzat, atzerritarra, judu ez den pertsona.


URTZI:
Euskal mitologian, Jainkoari ematen zaizkion izenak. Antzina gurtua izan zen; zeru sabaia edo zeruko argiaren pertsonifikazioa zen. Asteko bi egun eskaintzen dio euskarak: osteguna (ortzeguna) eta ostirala (ortzirala). Urtzik bere gain hartzen ditu Lurrera gidatutako eraso guztiak: euritea triste dagoenean, lainoa lotsaturik baldin badago, tximista eta trumoia haserre dagoenean, eta gau iluna lo egonez gero.
Urtziren indarraren ondorioz sortutako ekaitz egoerei "in" aurrezkia jarri ohi dio euskarak: Inusterri (Tximista), Inhar edo ostotsa (trumoia), Iñetazi (txingor edo kazkabar), Indriska (euritea), Intza (ihintza edo goiz bustia)... Halaber, "in" aurrizkiak Inko izenarekin zerikusia izan dezake, Jainko hitzaren laburdurarekin alegia. Bizkaieraz, parekoa izan daiteke Egu izenaren inguruan dagoen lexiko zabala.


KIXMI:
Euskal mitologian jentilek Kristori emandako izena; jentilen hizkuntzan "tximinoa" esan nahi du. kristautasuna sartzeak jentilen mitoak amaitzea ekarri zuen; gertaera horren inguruko alegietan azaltzen da Kixmi.
Kixmiren inguruko mitoak ugariak dira. Ataungo Leizadi mendi-magalean gertatutakoa da ezagunetako bat: dantzan zebiltzan jentilak izar argitsu bat gerturatzen ikusi zuten zeruan. Izugarri ikaratuta jentil zaharrarengana jo zuten, azalpen eske. Honek: "Anai-arrebak, Kixmi heldu da, eta berarekin jentil aroaren azken arnasa, Bota nazazue leize-zulo horretara eta egizue berdin zuek ere. Azkenak itxi dezala harpea haitz batekin eta joan dadila menditik behera Kixmiren jaiotzaren berri ematera". Hala egin omen zuten denek eta hargatik deitzen diote Ataungo Balankalekuko trikuharriari jentil hilobia eta jentil harria.
Kristautasunaren garaipena eta sinesteen ordezkatzea horrela kontatua da egun ere. Olentzero ei da beste jentil guztiak lurperatu eta Kristoren jaiotzaren berri emateko agindua bete zuen azken jentila. Beste alegi batzuen esanetan, ordea, izan zen beste jentil bat bizirik geratu zena: Basajaun.


OLENTZERO:
Euskal Herriko pertsonaia, Gabon-gaua eta neguko solstizioa irudikatzen duena. Kristautasunaren aurreko pertsonaia da. "Onentzaro", "Onontzaro" edo "Orentzaro" izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; "gauza onen garaia" edo "eskean ibiltzeko garaia" (oles edo agur egitea euskal kopla zaharretan agertzen da eta eskean ibiltzea da; hortik oles-aroa) esan nahi omen du.
Kixmiren(Kristo) jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren arabera. Gizarte modernoan Noel eta Errege magoen papera ere ematen zaio, umeei gabonetako opariak banatzeko. Edo lastoz betetako baserritar panpinez jantzita etxez etxe diru-eskea egiteko.


SORGINAK:
Euskal Herrian betidanik sinestatu izan da sorgintasunean. Gaur egun, batez ere, akelarreekin lotzen badira ere, aitzinean sorginek gauza onak eta txarrak egin zitzaketen. Apoa, sugea, erratza, akerra... elementu sakratuak ziren eta emakumeen indarra erakusten zuten. Herritar asko joaten zitzaien laguntza eske: ukendu, sendabelar eta aholku eske alegia; alabaina, mundu magiko hori deabrutu egin zuen eliza katolikoak beldur eta gorrotoa sortu asmoz sorginei buruzko alegiak asmatu zituen. Elizak emakumearen ahalmen hori ezabatu nahi izan zuen, bera baitzen deabruarekin harremanetan jartzen zena, lehorteak eragin eta begizkoa botatzen zuena. Izaeraz, berriz, zitalak omen ziren, zikinak eta sexualitate handikoak.
Eliza Katolikoaren ustez emakumea zen paganismoaren zabaltzaile nagusia Euskal Herrian: akats handiak ditu, arriskutsua da eta sexualitate kontrolaezinekoa da; gainera, kutsakorrak dira eta fisikoki aldrebesak. Berotasun handia dute gorputzean eta sagar bat eskutan hartuz gero, ximel-ximel eginda uzten dute. Azken finean, egiazki, sorginek boterea dute eta botere hori kendu nahi die elizak. Gainera, mezu horren guztiaren azpian interes politikoa ere nabarmen ikus daiteke: XVI. mendean Gaztela eta Frantziako monarkiak Pirineoetako ituna (1659) prestatzen ari ziren Nafarroa bitan banatzeko. Sorginak "muga" horren alde batetik bestera igarotzen ziren, zatitu nahi zen lurralde bakarrean bizi ziren, eta horregatik, arriskutsuak bilakatu ziren. Elizak ere Jainko bakarra ezarri nahi zuen eta jauntxoek feudalizazio saioak egin nahi zituzten. Herritarrak matxinatu egin ziren, eta Gaztela-Frankoen erregeek eta Erromako elizak inkizioa martxan jarri zuten. Errepresio bide hori ongi baitzetorkien horiei denei.


AKERBELTZ:
Euskal mitologiako jeinua aker beltzaren itxura hartzen du. Mariren zenbait ezaugarri ditu; ardurapean dituen animalienganako eragin ona eta sendatzeko gaitasuna du. Heriotza-sinbolotzat hartu ohi zenez, abereak gaixotasunak jo ez zitzan ukuilu guztietan aker beltza hazi ohi zen. Astelehen, asteazken eta ostiral gauetan sorginek Akelarren gurtu ohi zuten.


TARTALO:
Euskal mitologiako jeinu gaiztoa, bekokian begi bakarra duena. Polifemo ziklopea gogorarazten du, Homerok "Odisean" aipatua. Haitzuloetan bizi da eta bertara inguratzen den edonor hartu eta jan egiten du.






IEPA! PROIEKTUA:


Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa.


Bonba nuklearra fisiak edo fusioak eragindako erreakzio nuklearrarengatik ahalmen suntsikorra jasotzen duen arma da. Ahalmen txikiko bonba nuklearrak ohiko lehergaiak baino askoz handiagoa da, eta arma bakarra ere hiri osoa hondatzeko gai da.
Gerragintzako historian, bitan baino ez dira arma nuklearrak erabili, Bigarren Mundu Gerraren amaieran.Bonba nuklearraren lehenengo detonazioa 1945eko uztailaren 16an Alamogordon, Estatu Batuetan, egin zen Manhattan proiektuaren atal esperimental moduan. Desertuan egin zen eta estatu batuetako kargu militar altuek pozik geratu ziren frogarekin. Horregatik, 1945ko Abuztuaren 6an gertatu zen, AEBek "Little Boy" (Mutiltxoa) izeneko bonba Hiroshima gainean bota zutenean. Bigarrena, "Fat Man" (Gizon Lodia) hiru egun geroago jaurti zuten, Nagasaki hirian. Arma horien erabilpenaren ondorioz, 120.000 pertsonatik gora hil ziren unean bertan, eta gehiago denborak aurrera egin ahala.
Horren ostean, bonba nuklaerrak gutxi gorabehera 2.000 aldiz lehertu dituzte, aztertzeko eta erakusteko asmotan. Kronologikoki, horrelako armak eztandarazi dituzten herrialdeak honako hauek dira: Ameriketako Estatu Batuak, Sobiet Batasuna, Erresuma Batua, Frantzia, Txina, India, Pakistan eta Ipar Korea. Beste herrialde batzuek, Israelek edo Hego Afrikak esaterako, izan litzakete arma nuklearrak, baina edota bere jabetza ez dute publikoki onartu, edota jabetzeko aldarrikapenek ez daukate egiaztapenik.
Arma nuklearrak gaur egun, generazio desberdinetan sailkatzen dira, 6 generaziotan. Lehenengo generaziokoak lehen aipatutako Little Boy bonba da, bonba esperimentala. Geroz eta generazio altuagokoa izan bonba orduan eta modernoagoa da. Adibidez, laugarren generazioan Txina eta India daude, generazio honetako bonbek 100 megatonetako (1 megaton = 1.000.000 tonelada) potentzia ere izan dezakete. Seigarren generazioan Estatu Batuak eta Errusia daude.
Estatu Batuak dira gaur egun arma nuklear gehien duen estatua. Gaur egun, kontinenteen arteko 534 misil balistiko (Inter-Continental Ballistic Missile) ditu eta 432 urpeko misil balistikoak. Guztira 5000 edo 10000 bonba dituztela esaten da.

Bonba hori bota zuten hiru pertsonek, bat suizidatu zen, beste batek sikiatriko batean dago eta bestea ez dakigu non dagoen(Paradero desconocido)

-Informazioa: Euskal wikipediatik atera dut.



Ez, azterketan guztiak erantzun nituen :) "Leire"

Bai Leire poz-pozik lagunduko dizut.
(Andrea)





69.orrialdeko ariketak:

1.

- Idatziz
- Ahoz
- Idatziz edo ahoz
- Ahoz

2.

- Hizkuntza idatzia
- Hizkuntza idatzia
- Hizkuntza idatzia
- Hizkuntza idatzia
- Ahozko hizkuntza

3.

- Ba... ; zera
- txo ; gainera
- Motel ; ba! ; eta...
- Tira ; aizu ; begira
- Tira ; eta!

4.

Arrigarria
moz-screenshot-9.png
moz-screenshot-9.png

:O



Haserrea

>:(



Poza

:D


Beldurra

:S


Burla

:P


5.

- Egia
- Egia
- Gezurra
- Gezurra
- Gezurra
- Egia
- Egia

6.

a) Fatikoa
b) Adierazitakoa
c) Erreferentziala
d) Foetikoa edo konnotatiboa
e) Eragilea
f) fatikoa

7.

Izarra gauaren distira da.
Loreak kolorea ematen diote belarrari.

(Andrearekin egin dut)





Leire laguntza behar dut.


SlideShare-ra igo dut nire presentazioa hiru biderres gure barik baina ez dit usten bat ere ez ikusten badakizu zergaitik pasatzen zait hori?

Eskerrik Asko. ARIANE PRESA

Eskerrik Asko zure aholkuagaitik :D [[ARIANE PRESA]]


NON DAUZ GURE ARGAZKITXUEK???

IKUSI NAHI DOTAZ EE!!! :D


Ariane Presa (c:

_ Michael Jackson


Michael Joseph Jackson zen bere izen osoa. Pop-abeslari estatu batuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen.

Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, baina gero "The Jackson Five" deitu zen.

Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz.

Bizitza pribatuan, azken urteotan arazoak eduki zituen Justiziarekin, eta 2005ean epaitu egin zuten adingabeko batzuk salatutako sexu gehiegikeriak direla eta.


Michale txikia zenean, bere aita guitarra bat zuen etxean eta ez zien semeei jotzen uzten. Baina aita etxean ez zegoenean, anaietatik nagusienak guitarra jotzen zuten. Azkenean aita konturatu zen eta ikusi zuenez oso onak zirela, musitaren munduan sartzea erabaki zuen. Talde bat osatzea pentsatu zuen lau anaiekin. Eta Michael oraindik oso gaztea zenez urte batzuk itxaron zituen taldean sartzeko. 5 urterekin sartzu zen Michael taldean abeslari moduan, eta arrakasta handia izan zuten. Taldeak “The Jackson Five” izena hartu zuen.

1972an Michael Jacksonek pentsatu zuen bakarti moduan jarraitzea, eta oso arrakasta handia izan zuen, batez ere Thriller diskoa argitaratu zuenean. Thriller izan zen mundu osoan ale gehien saldu dituen diskoa.

2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz hil zen, bere Los Angeleseko mansioan “Neverland” izenekoa.

[[ INFORMAZIOA: Euskal Wikipedia. ]]

FLORA

2500 altitudeko metroetatik gora dagoen mendi bat da Teide.Espezie gutxi daude kondizio klimatikoei saihesten dietenak.. Teiden geratzen diren espezieetariko batzuk , hauek dira:Teideko bioleta ( han dagoen ugariena da.) ,zilarrezko kardoa ,konejera belarra ( galtzeko zorian dagoena da), goroldioa eta borritza …

external image C:%5CUsers%5CAitor%5CAppData%5CLocal%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image002.jpg
Zilarrezko kardoa
external image C:%5CUsers%5CAitor%5CAppData%5CLocal%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image004.jpg
Konejera belarra.

external image C:%5CUsers%5CAitor%5CAppData%5CLocal%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image006.jpgJone Juiz
Leire Rojo
Teideko bioleta. Eleder Tornero
Aitor Hormaetxe 2.B
external image C:%5CUsers%5CAitor%5CAppData%5CLocal%5CTemp%5Cmsohtml1%5C01%5Cclip_image008.jpg
Teideko goroldioa.


IMPRIMITZEKO AITOR

Florari buruzko azken hau guztia Aitorrek sartu du eta izenpetzeko sinadura protokoloa erabiltzea ahaztu zaio <gorkaazk>


Esne tostadak

Osagaiak:
  • 3 gorringo
  • 100 g. azukre
  • 100 g. irin
  • 3/4 l. esne
  • Limoi erdi baten azala
  • Kanela adaska bat
  • Kanela hautsa
  • Olioaexternal image Tostadas_de_crema.jpg
Esne tostadak, pellak

Nola egin:


Hiru arrautzen gorringoa ondo irabiatu. Gehitu azukrea, irina eta kikara bat esne hotz, pixkanaka-pixkanaka gaineratu ore fin eta urtsua lortu arte.
Ondoren, kanela adaskarekin eta limoiaren azalarekin egositako esnea egindako orearen gainea isuri. Ondo nahastu.
Jar ezazu dena irakiten, irabiatu ezer ez geratzeko itsatsita.
Oreak behar duen gorputza duenean, gurinaz igurtzitako erretilu lau batean irauli irakitan izan duguna eta hozten utzi.
Ondo hoztuta dagoenean gogortu egingo da. Laukitxo formak hautatzen dira normalean gogortutako orea mozterakoan. Irinatik eta arrautzatik pasa eta olio bero-beroan frijitu.
Bi aldeetatik frijitu eta gero azukrea eta kanela hautsa botatzen da gainetik. Nahastu aparte azukrea eta kanela eta nahasketarekin pellak bukatuta.
Jan eta on egin!

(Rezeta hau, Gorkaren BIHAR DA BERANDU honetan aurkitu genuen Ariane eta biok. Horain, Esne tostadak egiten ikusiko gaituzue argazki batzuetan.)



(Ez dakit zergatik ez diren argazkiak ikusten.)
Leire etxean berriro sartuko naiz aber argazkiak ikusten diren.
_

ATSOTITZAK AURKEZPENA


Brodatzen ari nintzen:

Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk
aire bat entzun nuen itxasoko aldetik
itxasoko aldetik, untzian kantaturik.

Jaun kapitaina amak igortzen nau zugana
jin zaiten afaitera, hantxet deskansatzera
hantxe deskansatzera salaren ikustera.

Andre gazte xarmanta, zu sar zaite untzira
gurekin afaitera, hantxet deskansatzera
hantxe deskansatzera salaren ikustera.

Andre gazte xarmanta igaiten da untzira
han emaiten diote lo bellarra papora
eta untzi handian lo dago gaixo haurra.


Jaun kapitaina nora ekarri nauzu huna?
zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura
hartu nauzun lekura, aita amen gortera.

Andre gazte xarmanta hori ezin egina
hiru ehun lekutan joanak gina aintzina
ene meneko zira orai duzu orena.

Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata
bihotzetik sartzen ta hila doa lurrera
aldiz haren arima hegaldaka zerura.

Hiru ehun lekutan dago itxas leihorra
oi ama anderea so egizu leihora
zure alaba gaixoa uhinak derabila.

3.paragrafoa.


Andre gazte polita, sartu zaitez ontzira

Gurekin afaltzera, eta hantxe deskantsatzera

Hantxe deskantsatzera egongela ikustera.

Andre gazte polita igotzen da ontzira

Hor ematen diote lo egiteko lekua dohainik

Eta ontzi handian lo dago gaixorik umea.

_

Komikia

external image 2991549048_46981e39e9.jpg


Leire gorkak esan zuen profila goiko partean jartzeko(JON GARAI)

___

Iritzi artikulua: Etorkinak Gaur egun etorkinei errespetua sor diegu, nire ustez.


Jendeak etorkinei gaizki begiratzen die.Baina zegatik? Beraiek ez dute ezer txarrik egin, bakarrik bizi ziren tokitik alde egin dute egoera txarretan bizi zirelako.Zuk ere berdina egingo zenukeen ezta?Batzuek pentsatzen dute etorkinak hona etortzen direla eta lanpostuak kentzen dituztela; bai hori egia da baina lan okerrenak beraientzat dira.Gainera beraiek ere bizitza bizitzeko eskubide berdin-berdinak dituzte zu bexalaxe.Hau gutxi balitz gauza askori aurre egin behar diote,Espainiara ailegatu baino lehen.Adibidez:
Afrikako etorkinak "pateretan" etortzen direnean Espainiara ailegatzean kontu handiz ibili behar dute poliziak ez harrapatzeko.Etorkinaren bizitza jokoan dago.Poliziak harrapatzen badu bere herrira bueltatuko da.
Bistakoa da Espainiar gobernuak ez duela etorkinak hona etortzea nahi,bestela, ez zuen polizia bidaliko etorkinak kontrolatzera. Hau guztia horrela izanik etorkinak errespetu bat merezi dute; ez baztertu beste ohiturak dituztelako, edo beste arrazakoak direlako, agian munduko pertsonik onenak izan daitezke, eta beste gauza asko ikas dezakezu haiengandik.Denon artean etorkinak errespetatzea lortu behar dugu.


Leire Rojo