Hasieran ahaztu zitzaigun kontua, zuen mezuetan kontuan hartzeko modukoa.
Ikastetxeetan horrelako bisitak ordaintzeko dirua egoten da. Diru horrekin hona etortzen zaionari bidaia eta lan-eguna ordaintzen zaio. Kontu horiek ondo lotu behar dira. Eibarretik Mungiara etortzeko eskatzen bazaio, ahaleginaren neurriko ordaina eskaini beharko zaio.
Gurasoei ez zaie aparteko dirua eskatu behar baina zuzendaritzakoei galdetu beharko zaie ea zelako aurrekontua daukagun horrelako zerbait antolatzeko.
Agian zuzendaritza eta Tagzaniakoen artean ararteko lanetan ibili beharko gara. Negoziatu egin beharko dugu apurtxo bat? <gorkaazk>

Zuzendaritza taldeari gutuna. Idatzi hemen zuen bertsioak:

Zuzendari andre hori:

2.B-ikasleok zuregana jo nahi izan dugu idatziz...



Posta-e mezua Tagzania enpresako aditu bati


Kopiatu hemen Tagzania enpresako adituari bidaltzeko moduko mezu elektronikoa (Sinatu zuen bertsioa)

Kopiatu hemen Tagzania enpresako adituari bidaltzeko moduko mezu elektronikoa (beste bertsio bat)
(Sinatu zuen bertsioa)
Tagzaniako jaun agurgarri hori:
Ni Ismael deitzen naiz eta gure euskarako irakasleak "Open Street Map" proiektuan parte hartze propozatu digu.
Guk Mungiako San Pedroko institutukoak gara , eta urte honetan 2.mailan gabiltza. Nire klasean 23 ikaskide gara.
Ez dakigunez mapeatzen profesional bati laguntza eskatu nahi genioke.
13-14 urtekoak gara eta 2.B gelan proiektu hau egitea onartu dugu ia-ia aho batez.
Gure helburua mapeatzen ikastea da.
Etorri ahal duzuen arinen!
2.B-ko ikasleak.
(Ismael Bahri)

Tagzaniar tipo agurgarri hori:

Mesedez eskatzen dizugu Mungiara etortzea
San Pedro institutura eta
Mungia mapeatzen laguntzea,
ez dakigu Mungiako mapa etiketatzen.
Espero dugu laster etortzea.

2.B-ko ikasleen partez.

GORKA PEREZ

Eleder eta Aitorrek zuzendu diogu

Jaun-Andre agurgarria,

Gu Mungiako Institutoko 2DBH-ko ikasleak gara. Mungia mapeatzeko proiektu bat aurrera eramateko, zuen taldeko kide bat gure herrira etortzea eskatu nahi dizugu. Profesional baten aholkuak ematea eta irakastea nahi dugu. Mungiako hainbat leku etiketatuko ditugu: kaleak, tabernak eta baita denda txikiak ere, baina horretarako zuen itxaldi bat entzun behar dugu pausuz-pauso dena ondo atera dadin. Gure euskarako irakasleak eskainitako proiektua da eta zuzendari eta gurasoen baimena dugu ( idatziz aurkeztuko dira).

Zure erantzunaren zain,

2.B-ko ikasleak

( ARIANE P. ETA NAGORE )


Gora zuek!,

Zerbait egin duzue, baina ni Tagzaniako tipo hori izango banintz, jakin nahiko nuke:

  • zenbat zareten,

  • ze adinetakoak, (hiru bakarrik eta hirurok mutilak?)

  • nondik bururatu zaizue Mungia mapeatzea,

  • zelako gogoa daukazue,

  • zenbat pertsona helduk lagunduko digute,

  • ni, aditu bezala ,hitzaldia edo aurkezpen bat eramaten badut, diapositibekin eta, horrelako aurkezpena egiteko toki egoki bat ote duzue, arreta mantenduko duzue 20 minutuz?

  • Eibarretik Mungiara joaten banaiz nork ordainduko dit lan-eguna (Esaiozue zuek ari zaretela dena antolatzen eta ikastetxeko euskara-departamentu edo zuzendaritzako diru-laguntza eskuratzea espero duzuela, baiezkoa ematen badizue berehala jarriko gara helduok berarekin harremanetan eta diru iturrien bila ni neu jarriko naiz)

  • informatika kontuetan hasi-berriak zarete? (Ez dut azaldu beharko zer den interneteko mapa bat, ezta? Guztiok ezagutuko duzue gutxienez Google-maps, ezta?)

Zuen posta mezuko helburua tipo hori Mungiako gure ikastetxera erakartzea da. Horretarako ikasteko interes handia erakustea eta ikasten azkarrak zaretela erakustea eta gogo handia daukazuela. Zuek dena antolatzen duzuela adierazita, lan erdia egina nik uste.

AZKAR IBILI BEHARKO DUGU!!!

<gorkaazk>.

  • Nire kontaktuaren posta helbidea <mikellizarralde(a-bildua)gmail(puntu)com> (Interneten dabiltzan robotak despistatzeko erabili ditut (a-bildu)(puntu) trikimailuak. Bestela Mikel Lizarralderi hainbat spam baietz ailegatuko!

<gorkaazk>.





Kopiatu hemen Tagzania enpresako adituari bidaltzeko moduko mezu elektronikoa (beste bertsio bat)
(Sinatu zuen bertsioa)
E-MAIL-a


Tagzaniar tipo agurgarri hori:

Proiektu bat aurrera atera nahi dugu, openstreetmap deritzona.
Entzun dugunez, zuk,ondo ezagutzen duzu eta laguntza eskatu nahi genizuke.

14-15 urteko neska-mutilak gara,guztira 23.

Mapeatu nahi dugun herria Mungia da eta gure euskarako maisuak proposatu zigulako.bururatu zitzaigun proiektua jarraitzea.Gure helburua gure orientatzeko modua hobetzea da,medio ezberdinen bitartez.

Gurekin batera hiru andereino edo maisu joango dira.

Zure aurkezpena eta abar egiteko gela bat edukiko duzu eta hitzaldia egiten duzun bitartean aditasunez entzungo zaitugu.

Bada beste arazo bat,dirua,badakigu etortzeko lan egun bat galduko duzula.Orduan,guk antolatzaileok,DBH 2.mailako ikasleok,euskara-departamentu edo zuzendaritzako diru-laguntza eskuratzea espero dugu,baiezkoa eman bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara.

Aldez aurretik eskerrak emanez.

San Pedro ikastetxeko
2.mailako ikasleak (jone juiz)




Jaun agurgarri hori,

Mungiako Institutoko 2. mailako bi ikasle gara. Mungia mapeatzeko gogo handia dugulako, gure maisua proposatutako "Open Street Maps" proiektuan parte hartu nahi dugu. Hori egiteko, zure taldeko kide baten laguntza bahar dugu, gure harrira etortzen eta proiektua ondo ateratzeko aholkuak ematen. Hitzaldia edo aurkezpena diapositibekin egiteko toki egoki bat daukagu eta arreta osoaz entzungo dizugu. Lan-egunaren gastuak guk antolatuko dugu eta ikastetxeko euskara-departamentu edo zuzendaritzako diru-laguntza eskuratzea espero dugu, baiezkoa ematen badigute berehala jarriko dira helduek zuekin harremanetan eta diru iturrien bila gure maisua jarriko da.

Informatika kontuetan ez gara hasi-berriak. Open Street Maps proiektua ezagutzen dugu baina ez dakigu oso ondo nola erabiltzen den.

Bizpahiru heldu lagundukko digute.

Zure erantzunaren zain,

2B-ko ikasleak


( ARIANE PRESA ETA IRATXE )

Zuzendaritzari gutuna


Kopiatu hemen zuzendaritzari bidaltzeko gutuna (Sinatu zuen bertsioa)

10-05-11
Zuzendari andre hori,

2ºB-ko ikasleak gara eta proiektu bat egiteko baimena behar dugu.
Proiektua "OPEN STREET MAP" Mungiako kaleak eta leku jakin batzuk mapeatzean datza. Horretarako, hurrengo asteko klaseko egun bateko lehenengo hiru orduak behar ditugu.
Espero dugu baimen hori ematea Mungiako kaleak ondo adierazita egoteko.

Adeitasunez,

2ºB-ko ikasleak


( Iratxe. G eta Ariane. P )

AITORREK ETA ELEDERREK ZUZENDUTA


Kopiatu hemen zuzendaritzari bidaltzeko gutuna (beste bertsio bat) (Sinatu zuen bertsioa)
Zuzendari andre hori:

Eskaria egin nahi dizugu eta hori da gutuna bidaltzera bultzatu gaituen arrazoia.

Baimena eskatu nahi dizugu kalera irten ahal izateko.
Mapeatzen ikasi nahi dugu, oso entretenigarria izango da eta gainera gure orientatzeko modua hobetuko dugu.
Ondo pasatzeaz gain hainbat gauza berri ikasiko ditugu eta hori oso ondo dagoela uste dugu; batez ere gure adineko neska-mutilentzat.
Ordu pare bat beharko genituzke, ikastetxetik kanpoko inguruetan.

Zer irudituko litzaizuke?

Zure erantzunaren zain eta aldez aurretik eskerrak emanez.

2.B-ko ikasleak (Jone eta Leire)



Zuzendari agurgarri hori:

Maiatzaren bukaera aldera Mungia mapeatzera irten nahi dugu eta baimena zuri eskatu nahi dizugu.
Open Street Mapeko proiektu bat egin nahi dugulako eta Tagzaniako tipo bat Mungiara asmoa dugu Eibarretik, Mapetan etiketak jartzen laguntzeko.

Agur t´erdi

2.B-ko ikasleak
(Gorka Perez)


ONDO DAGO HAU

Kopiatu hemen zuzendaritzari bidaltzeko gutuna (beste bertsio bat)
(Sinatu zuen bertsioa)



Gurasoentzako gutuna



Guraso agurgarriok:

Bigarren B-ko ikasleak euskarako proiektu bat egin nahi dugu. Horretan datza :
gure gelan mapeatzen ikasi nahi dugu, horretarako interneteko Open Street Map
web orrialdean sartuko gara.

Hori esker, ordenagailu batekin kaleak eta mapak ikus ditzakegu.
Gure asmoa Mungiako kaleak eta lekuak web orri hau GPS edo mugikor
batean instalatzea eta horrekin lekuak aurkitzea da.

Horretarako zuen baimena edukitzea eskertuko genuke.

(Martin & Enara)

Kaixo Mikel Lizarralde agurgarria: 19/05/2010

Gure partez,hau da, 2. DBH ko ikasleen partez bidaltzen dugu mezu hau, gu 13-14
urteko ikasleak gara , mapeatzen ikasteko gogoa dugu eta oso interesgarria ematen
du gainera hau ikastea, ideia hau gelan hizketan bururatu zaigu,
lehenik eta behin zertan datzan " OPEN STREET MAP " proiektua eta 10-20 minutuko
aditu baten azalpen bat beharko dugula uste dut .
Mungia mapeatzera
ba zatoz eta mapeatzen irakastera eskatuko genizuen,
guk gurasoen baimena dugu, orain zure kolaborazioa besterik ez dugu behar.Adineko
2 pertsona etorriko dira, eta zurekin nahikoa izango dela esango genuke,
gainera gu oso interesatuak eta jarrera onekoak gara , batez ere erresponsableak.
Horretaz aparte gu zu ordaintzeko prest gaude .
Hurrengo baterarte agurtzen naiz , zure erantzuna itxaroten.
ESKERRIK ASKO!!!!


(AITOR)
_


Mungian, 2010ko maiatzaren 27an


Zuzendari Andre agurgarri hori,

Gu, DBH2-Bko ikasleok, zuregana zuzentzen gatzaizkizu gure proiektu baten berri emateko.
Gure proiektua hauxe da: OpenStreetMap nazioarteko proiektuan parte hartzeko behar direnak ikasi nahiko genituzke. OSM mapak etiketatzeko sistema librea da, horrek esan nahi du edonork edita ditzakeela, eta munduan milioika editore egongo direla ehunka hizkuntzatan. Horrela egindako mapak euskaraz ere egongo dira guri esker. Doan deskargatuko ditugu internetetik gure telefono eta nabigatzaileetara.
OSM sistema horretan editatzen ikasteko, mundu mailako aditu batekin harremanetan jarri gara e-postaren bidez, Tagzania enpresako Mikel Lizarralderekin. Berak erantzun digu prest dagoela Eibarretik hona etortzeko OSM proiektuan editatzen irakasteko.
Proiektu hau aurrera eramateko gauza pare bat
ESKATZEN DIZUEGU:

o Mungia mapeatzen ikasteko agian informatika gela bat beharko dugu ordu betez, aldez aurretik erretserba egingo genuke. Gero, agian ikastetxeko inguruetatik ibilalditxo laburra egingo genuke Mungiako ikastetxeko inguruak etiketatzen ikasteko…
o Mikel Lizarralde oso prest agertu da Eibarretik hona etortzeko eta ez digu horregatik inolako dirurik eskatu baina gustatuko litzaiguke, horretarako aurrekonturik balego, ikastetxeak nolabait Mikeli egindako ahalegina behar bezala ordaintzea, bidaia eta erabilitako denbora ordaintzea.

Gure eskaerak kontuan hartuko dituzulakoan eta erantzuna laster eta baiezkoa emango diguzulakoan, adeitasunez,
Agur t’erdi,



  • Ikasleok, ea guztion artean idazten dugun egun hartako kronika txukuna hementxe

(ez norberaren orrian)

KRONIKA



Proiektu hau egiteko ikasleok hasieran....



Azkenean kronika hau irakaslearen blogean argitaratu genuen.

OPEN STREET MAP PROIEKTUAREN KRONIKA

Gu 2.B ko ikasleak gara eta gure euskarako irakaslea , Gorka ,proposatutako proiektua ,Open Street Map proiektua , aurrera eramateko Tanzania enpresako Mikel Lizarralderen laguntzaz, Mungia etiketatu genuen .

Horretarako pauso hauek egin genituen :
Lehenengoz , hiru gutun prestatu genituen :

1.Mikel Lizarralderi gutun bat , prest bazegoen gurekin batera Mungia etiketatzeko,hau dena bere azalpenak jarraitzen .
2.Zuzendaritzako gutuna , baimena emateko klase orduetan Mungiako kaleak ,dendak,plazak,..apuntatzeko .
3 . Gurasoentzako gutuna , klaseko orduetan kalera irteteko baimena emateko .
Bigarrenik eta azkenik , baiezkoa eman ondoren , Mikel Lizarralderekin geratu ginen , ekainaren 4an . Ordu horietan genuen irakasleak gurekin etorri ziren Gorka laguntzeko . Mikel Lizarraldek azalpenak eman ondoren 4 taldeetan banatu ginen eta bakoitzak irakasle batekin joan orduko Mikelek mapa lau zatitan banatu eta talde bakoitzari kale batzuk tokatu zitzaion .


Bi ordu ondoren , Mikel Lizarralderi apuntatuko mapak eman genizkion , internetera datu horiek igotzeko . Honekin eta argazki batzuekin gure proiektua , Open Street Map , proiektua bukatu egin genuen.



OPEN STREET MAP PROIEKTUAREN KRONIKA

Gu 2.Bko ikasleak gara.Gure euskarako irakaslea, Gorka, Open Street Map proiektuan Mungia etiketatuta ez zegoela ikusiz hauxe proposatu zigun:
Tanzania enpresako pertsona baten laguntzaz ( Mikel Lizarralde), Mungia etiketatzea zen bere ideia.

Proiektu hau aurrera eramateko, pausu hauek jarraitu genituen:

Lehenengo, hiru gutun prestatu genituen:
1.Mikel Lizarralderi gutun bat, prest badagoen gurekin batera Mungia etiketatzeko,bere azalpenak jarraituz.
2.Zuzendaritzako gutuna, klase orduetan kalera irteteko ,Mungiako kaleak,dendak,plazak,... apuntatzeko. (Gero Mikel Lizarraldek Open Street Map proiektura pasatzeko).
3. Gurasoentzako gutuna, klaseko orduetan, kalera ateratzeko baimena.

Gero, baiezkoa eman ondoren, Mikel Lizarralderekin, ekainaren 4an garatu ginen. Ordu horietan genuen materien irakasleak gurekin batera etorri ziren. Mikel Lizarraldek azalpenak eman ondoren 4 taldeetan banatu ginen eta bakoitzak aukeratu genituen kaleak mapa batean apuntatu genituen.

Ondoren, Mikel Lizarralderi apuntatutako mapak eman genizkion, berak internetera datu horiek pasatzeko. Honekin eta argazki batzuekin batera gure proiektua bukatutzat eman genuen.


Andrea eta Iratxe