Aupa ikasle hori,

Ikasturte hasieran adierazi nizuen ikasturtean zehar egindako lanaren KANTITATEA eta KALITATEA neurtuko genuela. Kantitatea neurtzea erraza da, ikasturtean zehar ahoz eta idatziz hainbat ariketa proposatu dizkizuet.

Ariketa horiek egiteko denbora ekainaren lehen astean bukatuko da.

Ekainean, beraz, talde txikietan elkartuko zarete irakaslearekin eta ikasturtean zehar egindako lana defenditu beharko duzue. Irakasleak idatziz eskatuko dizue zuen autoebaluazio nota eta nota hori jasotzeko egin dituzuen merituen zerrenda.

Irakaleak, baina, fiskal eta epaile lanetan ibiliko zaizue. Dena den, jakina, zuen iritzia eta batez ere zuen argudioak entzungo ditugu.

Ikasturteko bukaerako nota adostea izango da helburua, eta batez ere zuen autoebaluazio hausnarketak kontuan hartuko dira.

Ebaluatu behar dugu norberaren komunikazio gaitasuna.

AHOZ, bakarka, besteen aurrean azalpenak eta argudioak behar bezala botatzeko gaitasuna. (Nota bat ipini iezaiozu zeure buruari, 0-10, zenbaki osoa)
AHOZ, taldearen baitan, besteei entzunda nire iritziak eta ikuspuntuak plazaratzeko erakutsi dudan gaitasuna. (Nota bat ipini iezaiozu zeure buruari, 0-10, zenbaki osoa)
IDATZIZ, bai bakarka bai talde lanean komunikatzeko erakutsi dudan gaitasuna. (Nota bat ipini iezaiozu zeure buruari, 0-10, zenbaki osoa)
ENTZUTEKO aurten erakutsi dudan gaitasuna, bai irakasleei bai ikaskideei entzuteko gaitasuna erakutsi dut. (Nota bat ipini iezaiozu zeure buruari, 0-10, zenbaki osoa)
IRAKURTZEKO aurten erakutsi dudan gaitasuna, bai paperean topatu ditudan testuak, bai testu liburua bera, bai irakurtzeko nobelak, bai nire ikaskideen wikiko idazlanak, bai irakaslearen bloga... (Nota bat ipini iezaiozu zeure buruari, 0-10, zenbaki osoa)

Zuen nona ona izan behar duela uste baduzue, froga materialak beharko ditugu. Non idatzi duzu? Non dago ahozko audioa?

Zure ustez, ikasturte bukaeran zure koadernotxo ofizialean zein izan beharko luke zure azken nota? (Goiko sei horien batez bestekoa, jakina). (Nota bat ipini iezaiozu zeure buruari, 0-10, zenbaki osoa)