OHARRA. EZ IDATZI HEMEN. IRAKASLEAK BAKARRIK IDATZIKO DU HEMEN!



_

  1. Deskargatu Mozilla Firefoxnabigatzailea.
  2. Deskargatu Xuxen eta Euskalbar (Mozilla Firefox gehigarriak).
  3. Ikusi eta ikasi zertarako balio duten bi gehigarri horiek.



_

Ariketak



_

Ahoz prestatu duzun hitzalditxoa,
1. idatzi zure orri pertsonalean.
2. Zure taldekideei zuzentzen laguntzeko eskatu. (Irakaslea ere hortik ibiliko da)
3. Txukun geratu zaizula uste baduzu esan iezaiozu irakasleari argitaratzeko prest dagoela.



_

Iritzi artikulua. Ikasgelan atera diren eta ez diren gaiak erabil daitezke. Esaterako:
1. Ehiza.
2. Zaplastekoen balio pedagogikoa.
3. Zergatik egiten zaigu hain zaila. Irakurri Garaigoikoa blogeaneta aurretik Gara egunkarian argitaraturiko artikulu hau. Erantzun artikuluari euskaraz. (Kontu horiei buruz interneten egin dudan azken bildumatxoa).



_

Egin idatziz:
**Autoebaluazioa**.
Hobekuntza plana.



_

CURRICULUM VITAE (2019)



_

Paradisua. (Oraindik azaldu gabe).



_

Irakurri: Bilbao New York Bilbao irakurrita izan beharko dugu urtarrilaren bukaerarako.


_

Bigarren ebaluaziorako azterketa, martxoaren 2an.



_


2.B. Elkarri laguntzeko taldeak (ziurtatu zeure izena ondo dagoela):


Andrea, Ismael, Enara, Jon B.

Noelia, Martín, Iratxe, Jon G.

Ariane G., Beñat G, Carlos, Jone

Aitor, Nagore, Saioa, Lander

Josu, Gorka, Ariane P, Leire

Julen, Oihane, Eleder



_


AHOZKO azterketan zer egin behar den? Azalpen bat eman. 5 min. Gaia zeuek aukeratu. Kontatu egindako bidaia, ikusitako gauzaren bat, hitz egin ezazue animalia bati buruz, laburtu ikusitako dokumental bat, hitz egin ezazue munduko toki bati buruz, egin ezazue pertsona baten biografia, kirol bati buruz hitz egin... Grabatuko dugu!


Neurtuko da nola hitz egiten dugun eta zer esaten dugun. Forma eta mamia. Guztiok dakigun zerbait kontatzeak ez dauka interes handiegirik (puntu gutxi dakartza).

Kontuan hartu, gaia hasi baino lehenago aurkeztu, gaia garatu, bukaera iragarri.

Bibliografia. Joserra Garzia. Jendeaurrean hizlari. Alberdamia. 2008.



_


Talde aurkezpenak


Ahozko literatura gaiari loturiko diapositiba aurkezpen saio bat prestatuko dugu ikasgelan azaldu dugun legez. Diapositiba aurkezpena SlideShare
plataforman eskegiko dugu eta gero ikasgelan, pixkanaka-pixkanaka egingo ditugu aurkezpen publikoak. Lan hau guzti hau ikasturtearen azken notan agertuko da. [Benetan, DBH2ko nota ekaineko azkena izango da, non ikasturte osoan zehar egindako lan guztiak kontuak hartuko diren, baina lanak epean aurkeztu izana ondo baloratuko da eta beranduegi aurkeztu izana txartu. (Ez aurkeztua = 0, jakina)].
Diapositiba multzoa otsailaren bigarren asterako prest egon beharko. SlideSharen kargatuta.

Ebaluatzerakoan, lan honek balio bikoitza izango du.




_


OpenStreetMap Mungiara ekarriko dugu?

  1. Tagzaniako Mikel Lizarralderi gutuna idatzi hona etortzeko eskatuz eta OSM ikastarotxoan interesa daukagula azalduz...
  2. Zuzendaritza taldeari gutuna igorri OSM hori zer den azalduz eta hori egiten ikasten hasteko ikastarotxo bat antolatuko dugula azalduz, ikastarotxo hori eskola ordutegian egiteko eta ikastaroaren partea dena, ikastetxetik eskola orduetan irteteko...
  3. Gurasoei gutuna igorri ikastarotxo hori eskola orduetan egiteko eta eskola orduetan ikastetxetik irteteko baimena eskatuz.



_

Jatorrizko hiztun bati elkarrizketa proiektua

Ahotsak.com Iñaki Gaminde. Oraindik azaldu gabe

Ebaluatzerakoan, lan honek balio bikoitza izango du.




_


Ikus wikipediako artikulu hau eta proposatu euskara ikasteko ariketa erakargarriren bat.




_


Irakurri Kirmen Uriberen Bilbao - NY - Bilbao

Irakurri liburuari buruzko kritikaren bat : kritiken hemeroteka (armiarma.com, bilaketa)
Eman izena eta sar zaitez litforoan
Erantzun galdera hauei: Gustatu zaizu liburua? Bai/ez... Zergatik.
Aukeratu pasarte bat eta azaldu zergatik hautatu duzun.



_


Testu liburuko 58-59 orrialdeak arreta handiz irakurri.



_

Iritzi testu bat idatzi beharko duzu.


Gaiak:

Ereduak http://ibaizabalbhi.nireblog.com
Blog horretan bertan erantzuna idatzi ahal diozu egileari zeure iritzia agertuz.

Iritzi artikulua hiruzpalau lerrotakoa izan daitekeela uste duzuenontzat adibide on bat hemen


_


HABEko mik KOMIKI komikiak

  1. Irakurri komiki bat. Euskaraz. Internetetik, liburutegitik edo liburu dendatik hartu.
  2. Zure hitzekin kontatu, ahoz zein idatziz.

  3. Audacity erabiliz grabatu audio bat irakurritakoa labur bilduz. Irudien deskripzioak, komikiko gertakizunak, zure iritzia gehi dezakezu. Ez ahaztu komikia nondik atera duzun ondo azaltzen. Iturriak beti aipatu behar.
  4. Ahoz eginez gero grabatu eta eskegi Euskaltuben , idatziz eginez gero:
  5. Zure koaderno digitaleko orrian adierazi zein komiki irakurri duzun eta kopiatu esteka.
  6. Egin ezazu irakurritako komikiaren laburpena, deskripzioa, kritika...
  7. Gustatu zaizu? Zergatik? (Marrazkiak, gidoia...)
_

_

BIOGRAFIA bat idazten.

Ikasgelan biografiak landu ditugu. Biografia bana, gutxienez, idatzi beharko dugu. Munduko historian itzala lortu duen edozein gizon edo emakumerena izan daiteke. Horretarako, hemen duzue gida bat

Ikasgelan biografia ona eta txarra zertan bereizten diren zehaztuko dugu. Geuk idatzitako biografiak ikasgelan egindako Kontrol zerrendarekin aztertuko dugu.



Diagnosi ebaluazio proba

Egin itzazu DBH-2ko proba hauek


Bideoak euskara ikasteko bideoak



Adibide bat: Kerman eta Hajar

Nik bideo hau ikusi dut. Bertan Kerman izeneko mutila agertzen da eta Hajar izeneko neska. Kermanek galdetu dio neskari ea euskaraz dakien, neskak baietz erantzun dio. Neskak oso ondo egiten du euskaraz baina Kermanek akats batzuk egiten ditu.

Kermanek galdetu dio Hajarri ea nongoa den. Neskak erantzun du Marokokoa dela baina beti bizi izan dela Euskal Herrian.