Ongi etorri zure / gure wiki honetara!

Wiki hau gure koaderno digitala izango da.

Hementxe gure idazlanen zirriborroak idatziko ditugu eta elkarri lagunduko diogu testuak ahalik eta hoberen argitara daitezen.


Esperientziak erakutsiko digu testu bat ia-ia beti hobe daitekeela, eta testuak hobetzeko lana, pertsonala eta elkarlana izan daiteke. Elkarlanean testuak errazago eta gehiago hobe daitezke.
Elkarrekin lanean oso altu irits gaitezke!
Elkarrekin lanean oso altu irits gaitezke!

Hementxe idatziko dugu edozein testu prozesadoretan bezain erraz. Honek daukan abantaila hemen testua elkarlanean idaz daitekeela. Horretarako ondo koordinatzen ikasi beharko.

Irakasleak, wiki honen kudeatzaileak, jakin dezake nortzuk ibili diren hemen idazten, zenbat denboran ibili diren eta zer-nolako aldaketak edo ekarpenak egin dituzten.

[Gune hau erabat publikoa dela ez ahaztu, bakoitzak bere ekarpenen ardura osoa, onerako zein txarrerako].

Idazten hasteko:

  1. Goian, ezkerretara, sakatu elkartu wiki honekin.

  2. Galderei erantzun, (bi minutu) eta e-posta helbidea eskatzen badizute egiazko batekin erantzun.

  3. Zure e-posta zerbitzuan mezua jasoko duzu. Mezuari erantzun eta wiki honetako partaide izango zara.


Wiki hau zirriborroak idazteko gunea duzue.

Hementxe idatziko dugu edozein testu prozesadoretan bezain erraz. Dena den gomendatzen da testu prozesadore bat erabiltzea idazteko eta bukatzerakoan idatzitakoa wikira kopiatzea. Sistema honek, wikiak, daukan abantaila hemen testua elkarlanean idatz daitekeela. Horretarako ondo koordinatzen ikasi beharko.



Wiki batean diapositiba aurkezpenak, audioak, bideoak eta abar sar daitezke, begira:




euskaltube.com audioak | Izenburua: Grandola Vila Morena | Erabiltzailea: gorkaazk

Hemen sortzen duguna elkarbanatzeko, konpartitzeko da. Gure aldetik lizentzia ireki bat behar eta GNU Free Documentation License aukeratu dugu, hau da, Copyleft izatea nahiko genuke, Iparragirreren abestiak bezala - Eman eta zabal ezazu.